«Euskarazko komunikabideak erdarazkoak baino hobeak dira»

Urtzi Urkizu Donostia


/ IBAN GORRITI

Berlingo Humboldt unibertsitatean hiru hileko bi egonaldi egiteko Eusko Jaurlaritzaren beka jaso zuen Maria Gonzalezek (Durango, Bizkaia, 1978). Euskaraz eta ingelesez irakurri berri du tesia Leioako EHUko campusean bost epaimahaikideren aurrean: Denis McQuail, Iñaki Zabaleta, Jose Ignacio Armentia, Elin Haf Gruffydd Jones eta Eva Pujadas i Capdevilla. McQuail ikerlari beteranoak bere bizitzan ipinitako hirugarren cum laude izan da. ETB1, Euskadi Irratia eta Euskaldunon Egunkaria/BERRIA aztertu ditu Gonzalezek.

Zer egiten saiatu zara euskarazko albisteen kalitateari buruzko tesian?
Euskarazko komunikazioa abiatzen da ondoko bi estatu erraldoi horietan sortutako estereotipoetatik. Adibidez, Luis Alberto Aranberri Amatiño-k aitortu izan du ETB sortu zenean haiek ez zutela euren burua gai ikusten egunero albistegi bat aurrera eramateko. Kanpoko estereotipoak barneratu izan ditugu. XXI. mendean dagoen oinarri ustela da euskarazko albisteak kalitate txarragokoak direla. Uste ustel horri aurre egin diot. Eta albisteen kalitatea aztertzeko Alemaniako metodologia bati heldu diot.

Tesiaren ondorioen artean aipatzen duzu irizpideen gainbeherak kazetaritza lasterra ekarri duela. Nola izan dira aldaketa horiek?
ETB1en eta Euskaldunon Egunkaria-ren sorrera dokumentuek hainbat printzipio jasotzen zituzten, tartean Euskal Herriari eta euskal gizarteari erreferentzia eginaz. ETBn 80ko hamarkadan eta Egunkaria-n 90eko hamarkadan helburu horiei hobeto egokitzen ziren. Tokiko albisteak eta Euskal Herrikoak argitaratzen zituen ETB1ek. Orain, berriz, tokikoak apenas dauden, eta Euskal Herrikoak administratiboak dira. Gero eta gehiago nazioartekoak dira. Nazioarteko albisteetan homogeneizazioa dago, eta kanpoko informazioa norabide bakarrekoa da: AEBetakoa. Horrek gure euskalduntasunean eragina du. Egunkaria-ren azaleko albisteak Euskal Herriko zazpi lurraldeetakoak ziren gehiago, orain BERRIAn azalean agertzen direnak baino. Zuberoa eta Nafarroa Beherea, esaterako, gutxiago agertzen dira azken aldian.

Euskarazko komunikazio esparruaz zer hausnarketa egiten duzu?
ETB1ek, Euskadi Irratiak eta Euskaldunon Egunkaria-k/BERRIAk gaien aldetik euren artean antzekotasun handia dute. ETB1ek titularretan hartzen dituen berriek antzekotasun handiagoa dute Euskadi Irratiarekin eta BERRIArekin, Tele5rekin baino. Horrek frogatzen du euskarazko komunikazio esparrua existitzen dela. Albisteen tratamenduan, ordea, ikuspegi horia eta arina nagusitzen ari da.

Berri hornitzaileekiko mendekotasunak kazetaritza jarduera baldintzatzen duela diozu tesian.
Azterketan ikusi dugu hedabideek albisteen lanketari gero eta garrantzi gutxiago ematen diotela. Nazioarteko agentziek eta komunikazio taldeek zabaldutako informazioarekin ematen dira albiste asko eta asko.

Internetek eta komunikazio sozialak hedabideen jokaera alda al dezakete egoera hori luze gabe?
Paradoxa handi baten aurrean gaude. Komunikabideek iturrietara jotzeko inoiz baino aukera handiagoa dute. Eta, hala ere, albisteak torlojuak egiteko joera zabaldu da. Garapen teknologikoaren ondorioz, herritarrek iturrietara zuzenean jotzeko aukera dutenean hedabideek iturrien datuak ezkutatzeari ekin diote. Justu kontrako bidea hartu dute.

Tesiaren azken ondoriori helduta, euskarazko komunikabideen kalitatea erdarazkoen parekoa al da?
Hobeak dira euskarazkoak, eta hori frogatu nahi nuen. Horretarako, hedabide bakoitza bere herrialdean erdaraz gehien zabaltzen den komunikabidearekin konparatu nuen. BERRIA Diario de Navarra-rekin Nafarroan, eta El Correo-rekin Bizkaian. ETB1 katea Tele5 eta ETB2rekin. Eta Euskadi Irratia euskarazko tokiko irrati batzuekin, Radio Euskadi eta SER irratiekin. Soilik bi hedabidek partekatu duten informazioak konparatu ditut, jakiteko ondoena zeinek eman duen. Euskarazko komunikabideek erdarazkoek baino emaitza hobeak lortu dituzte. Ikuspegi kopuruan, titulargintzan eta gehigarri informatiboetan euskarazkoek emaitza hobeak dituzte. Jarduera hobea garatu dute. Erdarazko kazetaritzaren gainbehera nazioarteko kazetaritzaren gainbeherarekin lotzen da. Eta euskarazkoaren kalitatearen gainbeheran euskaraz informatzeari egosten diote, baina ez da egia. Beste faktore batzuk daude tartean, edozein hizkuntzatako kazetaritza jarduera baldintzatzen duten jarduerak. Oinarri gabeko uste ustelak dira euskaraz ezin dela ondo informatu.

, , , , ,

No Comments

Kazetaritzaren egoerari buruzko lau ideia

New Yorkeko unibertsitatean duela 25 urte irakasle den Press Think-eko Jay Rosen-ek hainbat ideia plazaratu ditu kazetaritzaren egungo egoeraz:

  1. Gero eta jende gehiagok parte hartu, kazetaritza indartsuagoa izango da.
  2. Kazetaritza profesionala desbideratu egin zen, inplikatutako pertsona/eragile baten/batzuen alde egiteari uko egin zionean. Alegia, inoren alde egiten ez duen kazetaritza lantzen hasi zirenean.
  3. Albisteen sistemak hobera egingo du irakurle/erabiltzaileentzat erabilgarriagoa denean.
  4. Informazioak, bere horretan, ez du informaziorik ematen.

Artikulu osoa: What I Think I Know About Journalism.

, , ,

No Comments

Diez formas distintas de manipulación mediática

Ez dut denborarik izan itzultzeko, baina interesgarria denez, gaztelaniaz jarriko dut.

Noam Chomsky elaboró la lista de las “10 Estrategias de Manipulación” a través de los medios. En su libro “Armas Silenciosas para Guerras Tranquilas” Chomsky hace referencia a ese escrito en su decálogo de las “Estrategias de Manipulación”.

 

1- LA ESTRATEGIA DE LA DISTRACCIÓN.

El elemento primordial del control social es la estrategia de la distracción, que consiste en desviar la atención del público de los problemas importantes y de los cambios decididos por las elites políticas y económicas, mediante la técnica del diluvio o inundación de continuas distracciones y de informaciones insignificantes.

La estrategia de la distracción es igualmente indispensable para impedir al público interesarse por los conocimientos esenciales en el área de la ciencia, la economía, la psicología, la neurobiología o la cibernética.

“Mantener la Atención del público distraída, lejos de los verdaderos problemas sociales, cautivada por temas sin importancia real. Mantener al público ocupado, ocupado, ocupado, sin ningún tiempo para pensar; de vuelta a granja como los otros animales (cita del texto ‘Armas silenciosas para guerras tranquilas’)”.

2- CREAR PROBLEMAS Y DESPUÉS OFRECER SOLUCIONES.

Este método también se denomina “problema-reacción-solución”. Se crea un problema, una “situación” prevista para causar cierta reacción en el público, a fin de que éste sea el que demande las medidas que se desea hacer que se acepten. Por ejemplo: dejar que se desenvuelva o se intensifique la violencia urbana, u organizar atentados sangrientos, a fin de que el público sea el que demande leyes de seguridad y políticas en perjuicio de la libertad.

O también: crear una crisis económica para hacer que se acepten como manes necesarios el retroceso de los derechos sociales y el desmantelamiento de los servicios públicos.

3- LA ESTRATEGIA DE LA GRADUALIDAD.

Para hacer que se acepte una medida inaceptable, basta con aplicarla gradualmente, con cuentagotas, por años consecutivos. De esa manera las condiciones socioeconómicas radicalmente nuevas (neoliberalismo) se impusieron durante las décadas de 1980 y 1990

Estado mínimo, privatizaciones, precariedad, flexibilidad, desempleo masivo, salarios que ya no aseguran ingresos decentes, tantos cambios que habrían provocado una revolución si se hubieran aplicado de una sola vez.

4- LA ESTRATEGIA DE DIFERIR.

Otra manera de hacer que se acepte una decisión impopular es la de presentarla como “dolorosa y necesaria”, obteniendo la aceptación pública, en el momento, para una aplicación futura. Es más fácil aceptar un sacrificio futuro que un sacrificio inmediato.

Primero porque el esfuerzo no es empleado inmediatamente. Luego, porque el público, la masa, tiene siempre la tendencia a esperar ingenuamente que “todo irá mejorar mañana” y que el sacrificio exigido se podría evitar. Esto da más tiempo al público para acostumbrarse a la idea del cambio y aceptarla con resignación cuando llegue el momento.

5- DIRIGIRSE Al PÚBLICO COMO A CRIATURAS DE POCA EDAD.

La mayoría de la publicidad dirigida al gran público utiliza discursos, argumentos, personajes y entonación particularmente infantiles, muchas veces próximos a la debilidad, como si el espectador fuese una criatura de poca edad o un deficiente mental.

Cuanto más se pretende engañar al espectador, más se tiende a adoptar un tono infantilizante. Por qué? “Si uno se dirige a una persona como si ésta tuviese 12 años o menos, entonces, en razón de la sugestión, ella tenderá, con cierta probabilidad, a una respuesta o reacción también desprovista de un sentido crítico como la de una persona de 12 años o menos (ver “Armas silenciosas para guerras tranquilas”)”.

6- UTILIZAR EL ASPECTO EMOCIONAL MUCHO MÁS QUE LA REFLEXIÓN.

Hacer uso del aspecto emocional es una técnica clásica para causar un cortocircuito en el análisis racional, y finalmente en el sentido critico de los individuos. Por otra parte, la utilización del registro emocional permite abrir la puerta de acceso al inconsciente para implantar o injertar ideas, deseos, miedos y temores, compulsiones, o inducir comportamientos…

7- MANTENER AL PÚBLICO EN LA IGNORANCIA Y LA MEDIOCRIDAD.

Hacer que el público sea incapaz de comprender las tecnologías y los métodos utilizados para su control y su esclavitud. “La calidad de la educación dada a las clases sociales inferiores debe ser la mas pobre y mediocre posible, de forma que la distancia de la ignorancia que planea entre las clases inferiores y las clases sociales superiores sea y permanezca imposible de alcanzar para las clases inferiores (ver ‘Armas silenciosas para guerras tranquilas)”.

8- ESTIMULAR AL PÚBLICO A SER COMPLACIENTE CON LA MEDIOCRIDAD.

Promover al público a creer que es moda el hecho de ser estúpido, vulgar e inculto…

9- REFORZAR LA AUTOCULPABILIDAD.

Hacer creer al individuo que sólo él es el culpable de su propia desgracia debido a la insuficiencia de su inteligencia, de sus capacidades, o de sus esfuerzos. Así, en lugar de rebelarse contra el sistema económico, el individuo se minusvalora y se culpa, lo que genera un estado depresivo, uno de cuyos efectos es la inhibición de su acción. ¡Y sin acción no hay revolución!

10- CONOCER A LOS INDIVIDUOS MEJOR DE LO QUE SE CONOCEN ELLOS MISMOS.

En el transcurso de los últimos 50 años, los avances acelerados de la ciencia han generado una creciente brecha entre los conocimientos del público y los que poseen y utilizan las elites dominantes.

Gracias a la biología, la neurobiología y la psicología aplicada, el “sistema” ha disfrutado de un conocimiento avanzado del ser humano, tanto de forma física como psicológica. El sistema ha conseguido conocer mejor al individuo común de lo que éste se conoce a sí mismo. Esto significa que, en la mayoría de los casos, el sistema ejerce un control mayor y un gran poder sobre los individuos, mayor que el de los individuos sobre sí mismos.

, , ,

1 Comment

Zazpi arrazoi enpresek kazetariak kontratatzeko

Agian etorkizuna uste baino argiagoa izango da ;-P

Poynter-eko Matylda Czarnecka-k zazpi arrazoi bildu ditu, enpresek kazetariak zergatik kontratatu behar dituzten azaltzeko.

  1. Lantzen dituzten gaietan aditu bihurtzen dira.
  2. Ikertzaile onak dira.
  3. Kontaktuak dituzte.
  4. Erredaktore eta editore onak dira.
  5. Galdera onak egiten dituzte.
  6. Baliabideak eskaintzen dituzte. Eta ez badituzte, bilatu egiten dituzte.
  7. Kritikak jasotzera ohitura daude.

 

, , , ,

No Comments

NYTen papereko irakurle batek, webguneko batek baino 228 aldiz gehiago balio du

Sareko edukiengatik kobratzen hasi ondoren, The New York Times egunkariak 100.000 harpidedun gehiago ditu. Urte guztian harpidedun izaten jarraituz gero, eta 15 dolar ordaintzen badituzte hilabetean, NYTek 18 milioi euro irabaziko ditu urtean.

Business Insider egunkariak beste hainbat datu eman ditu NYTen diru sarrerei buruz:

  • Papereko irakurle batek, webguneko batek baino 228 aldiz gehiago balio du. NYTek 879 dolar eskuratzen ditu papereko irakurleko urtean.
  • Papereko irakurle batek 434 dolar ordaintzen ditu urtean, egunero egunkaria jasotzeko.
  • NYTek 1,6 milioi harpidedun ditu paperekoan.
  • Webguneak 45 milioi bisitari izaten ditu hilean.

 

, , , , ,

No Comments

Erredakzio irekiak, kalitatezko parte hartzearekin

Hona Juan Varelaren (Periodistas 21) aurkezpen interesgarria.

, , , , ,

No Comments

Audientzia lokala eta konprometitua Twitterren

Steve Buttry-k (Director of Community Engagement&Social Media, Journal Register Co.) hainbat ideia idatzi ditu bere blogean, Twitterren audientzia lokala eta euren hedabidearekin konprometitua lortu nahi dutenentzat.

Jarraitzaileak hedabideari lotzeko, bi faktore aipatzen ditu Buttryk: “Komunitatean interesa duten pertsonak jarraitu eta beraiekin hitz egin”. Alegia, ez da hain garrantzitsua jarraitzaile kopurua. Antzeko interesak dituzten pertsonak identifikatu behar dira, eta hedabidean modu aktiboan parte hartzen dutenak ere bai. Ez da zenbakietan bakarrik geratu behar, nahiz eta komunitate konprometitu horrek hazten jarrai dezan lan egin behar den.

Helburua komunitate lokala bada, herrikoa, adibidez, Twellow edo Nearby Tweets erreminta baliagarriak izan daitezke. Izan ere, gure inguruan Twitter nork erabiltzen duen erakusten baitute. Komunitatean dauden erabiltzaileak identifikatu ondoren, euren harremana sortu behar da.

Hedabidearen Twitter kontuaren zeregina bide bakarrekoa bada (titularrak eta loturak eman), pertsonak ez dira konprometituko. Erabiltzaileen galderak erantzun behar dira, galderak egin darabilten informazioaz, RTak egin komunitateko bizitzari buruz dituzten ikuspegiez… Horrela konprometitzea lor daiteke.

Buttryren beste gomendio bat: Tweetbeep erabiltzea alertak konfiguratzeko, komunitatearekin lotutako gai edo erabiltzaile bati buruz norbaitek tuiteatzen badu, alerta jasotzeko.

, , , ,

No Comments

Manuel Castells: “Lo que no existe en los medios no llega a los ciudadanos”

Pasa den ostiralean, maiatzaren 27an, Manuel Castells soziologoa Plaza Cataluñan egon zen, Bartzelonan. Bertan, benetako demokrazia eskatzen ari diren herritarrei hitzaldia eskaini zien.

Lehenengo zatia:

Bigarren zatia:

Hirugarren zatia:

Eta laugarrena:

 

 

Vilaweb.tv
-ek ekoitzia.

, , , , ,

No Comments

‘The Musalman’: munduan eskuz idazten duten egunkari bakarra

Agian bakarra esatea gehiegi izan daiteke, baina bakarrenetakoa izango da ziur. The Musalman egunkaria, eskuz idazten jarraitzen dute Indiako Chennain. Erredaktore talde txiki batek idazten du, eta senideak direla diote.

Egunkaria, lehen aldiz, 1927an kaleratu zuten, Janab Syed Azmathullah’s-en gidaritzapean. Urdu hizkuntzan idatzitako zaharrena da. Hala ere, albisteak ez dituzte korrespontsalek idazten, ez dutelako horretarako dirurik. Egunkariko langileek ingelesetik itzultzen dituzte albisteak, egunero, eta eskuz idazten dituzte.

Azken datuen arabera, 23.000 harpidedun ditu: gehienak helduak eta India hegoaldeko komunitate musulmanetako kideak. Arratsaldean iristen zaie egunkaria.

Lau orri ditu. Lehenengoan, Indiako eta nazioarteko albisteak biltzen dituzte. Bigarrenean eta hirugarrenean, albiste lokalak jasotzen dituzte. Azkenekoa kirolentzako da. Azken orri horretan, behealdean, zati txuri bat uzten dute, azken orduko albisteentzat.

Wired aldizkarian bildu dute egunkariari buruzko argazki galeria bat.

Aurtengo bideo bat:

Datorren bideoa iazkoa da, baina gaztelaniaz dago:

 

, , , , ,

No Comments

Kazetaritzan ez da existitzen ez objektibotasuna, ezta neutraltasuna ere

Hilaren hasieran irakurri nuen Euskonews-en Gara egunkariaren zuzendari Iñaki Sotori egindako elkarrizketa. Egia esan Argiak publikatu zuen aipu honi esker iritsi nintzen elkarrizketara: Mito bat da kazetaritzako neutraltasuna eta gainera kaltegarria ere bada, bai lanbidearentzat eta baita gizartearentzat berarentzat ere.

Pasa den astean berriz, honakoa zioen Martin Garitanok: Objektibitatea kazetaritzaren gezur handienetako bat da. Beste kontu bat da zintzotasuna.

Egia esan, betiko gaia dugu hau kazetaritza munduan. Guk ere blog hau sortu genuenean, Michel Collonen esaldi hau aukeratu genuen: Mendebaldeko kazetaritzaren helburua “neutraltasuna” mantentzea da, baina hori iruzurra da.

Zintzoak izan behar dugu, gure buruarekin, hasteko. Ezin dugu neutralak izan, ez eta objektiboak. Beste kontu bat da zintzoak izatea. Azken hori ere zaila izaten da askotan, gure hedabideetan eman beharreko informazioa ere hautatu egiten baitugu.

Ez da hala?

, , , , , , , ,

No Comments