Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Korrika eta Noticias taldea

March 27th, 2009 | Posted by Zentik in Bitxikeriak | Hausnarketak

Egunkari baten azala egunkariaren beraren aurkezpen txartela modukoa dela esan ohi da. Askotan ez diegu behar adineko arretarik eskaintzen azalei, zuzenean egunkaria irenstera goazelako. Baina azalei tarte gehiago eskaintzea merezi du. Oso ariketa pedagogikoa, zinez.

Ostirala 27an, adibidez, egunkarietara jo dugu, bezperan hasitako Korrikaren 16. aldia azaletara nola ekarri duten ikusteko. Berria eta Gara egunkarien azaletan espazio nabarmena hartu du gaiak, espero zen bezala. Bitxikeria gisa, gainera, argazki bera aukeratu dute. Deia-k ere ekarri du Korrika azalera, baina espazio txikiagoa emanez, silueta moduan. Diario Vasco-k, ordea, zero patatero.

Bitxiena, ordea, Noticias taldekoen azalak izan dira; 16. Korrika Erriberan hasi da, Tuteran. Bada, biharamuneko Nafarroako Diario de Noticias-en, azaleko argazki nagusia ez da hori izan, herrialdeko aktore multzo batena baizik, martxoaren 27an Antzerkiaren Egun Mundiala dela-eta. Korrikak argazki txikia baino ez du merezi, azalaren goialdean.

20090327

Aldiz, egunkariaren anaia gipuzkoarraren azalean, Noticias de Gipuzkoa-n alegia, azaleko argazki nagusia Korrikari eskaintzen zaio, bai.

gipuzkoakoa

Nola uler daiteke hau, komunikabide talde berdinaz ari garenean? Taldearen Gipuzkoako bertsioan Korrikari hainbesteko espazioa ematea ez dago gaizki, noski. Korrikak merezi du, ezbairik gabe. Ilogikoa dena da egunkariaren Nafarroako bertsioan hain espazio gutxi ematea Korrikari, justuki, Nafarroan bertan hasi denean euskararen aldeko ekimen erraldoia. Taldearen Gipuzkoako kazeta Korrikarekin zabaldu badute, logikoa litzateke Nafarroako kazetan ere gauza bera egitea. Baina, are eta logikoagoa, Korrika bera Nafarroan hastean. Objektiboki, beraz, arrazoiak soberan zeuden Diario de Noticias-en azala gai horri emateko. Gainera, Nafarroan, egun berean, ez zen egon bestelako argazki nagusirik (istripurik, ezbeharrik, inauguraziorik, mobilizaziorik…), Korrikari azaleko argazki nagusia ez ematea argudia zezakeena.

Diario de Noticias-en azalean, “el periódico de todos los navarros” leloa dakar. Bada, Korrika 16. aren hasieran, bederen, Nafarroako euskaltzaleen egunkaria ez da izan kazeta hau.

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 You can leave a response, or trackback.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>