Ongi etorri, zuzeu!

Maiatza 28, 2009

Goizean, zuzeu.com albistariaren aurkezpenean egon naiz.

Hona hemen zer den zuzeu: “ZuZeu albistari digitala da, Internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. 2009ko Apirilean jarri du abian XORATURIKAN ELKARTE MUGATUA (XEM) enpresak, eta berau irabazi asmo gabeko ekimena da. Hala ere XORATURIKAN enpresa, diru iturri desberdinak bilatzen saiatuko da, ZuZeu garatzen eta hobetzen joan dadin: erredakzioa handitzen, albiste agentzia eta argazki eta bideo databaseetan harpidetzak egiten, tresneriaz hornitzen…. Asko baitu ibiltzeko ZuZeuk, eta horrexetan ahaleginduko dela hitz ematen du XORATURIKAN enpresak. Euskaraz sortutako albiste eta iritziez gain, beste hizkuntzetatik hartutako edukiak ere eskaintzen dira hemen esteken bidez, Internet zale euskaldunak bai baitakizki beste hizkuntza batzuk ere. Baina, batez ere, ZuZeuren helburua, erabiltzaileek eurek albistari digital bat egitea da. Horizontalki, sare sozialak sortuz”.

Aurkezpenean Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa editoreak izan dira:

Zuzeu-ren helburua komunitatea sortzea da. Eta bidea pixkanaka egitea. Horregatik, jendea animatu dute begirale, zuzeulari eta gugeulari izateko. Ni, dagoeneko, begiralea banaiz. Eta gainontzekoek ere animatu nahi ditut. Ez dakigu nora eramango gaituen esperientziak, baina horretarako gaude, ikasteko, bide berriak irekitzeko, esperimentatzeko… Horregatik diot: ongi etorri, zuzeu!

Leave a Reply