GAIZKI: Nazioarteko adituek duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte Ozeano Artikoan.
ONDO: Duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte nazioarteko adituek Ozeano Artikoan.
GAIZKI: Nazioarteko adituek duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte Ozeano Artikoan.
ONDO: Duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte nazioarteko adituek Ozeano Artikoan.
‘Duenez,’ moldearekin adierazpen hutsezko aditzak erabili: esan, adierazi, azaldu, jakinarazi, agertu…
Gainontzeko erabilerak okerrak dira: kritikatu duenez, berretsi duenez, pentsatu duenez,
‘Esan duenez’ moldea, berez, zeharkako adierazpen moldea da (ez ditu komatxoak behar, baina erabili daitezke). Bestalde, hasieran erabiltzea egokiagoa da, atzean jartzea baino. Naturalagoa da.
Zeharkako adierazpenak, noiz erabili komatxoak?
“Ibarretxeren kontsulta”: ez ditu behar, neutroa da.
“Negoziazio politikoa”: eraman ditzake, anbiguoa suerta daiteke. Izan ere, norberak modu ezberdinean esaten du.
ETA talde armatua, Aznarrek esaten badu, hobe komatxoekin.
Talde terrorista. Baldin badakigu Aznarrek esan duela, komatxoak ez lirateke beharrezkoak.
Nola erabili?
1. Gertaerak badira, lehenaldian. Iritziak, usteak, prentsaurrekoak… orainaladian.
2. Belarria erabili.
3. Hurbildu irakurleak irakurriko duen denborara.
4. Denbora nahasketarik ez egin.
Lau graduko aditzak daude:
Hona, egin behar EZ dena (gorriz gaizki daudenak)
Bilgunearen OSAKETA hezkuntzaren egoerari buruzko… BilgunEA OSATZEA.
Ez zait gustatzen autoaren ERABILPENA gauean. Ez zait gustatzen gauetan autoa ERABILTZEA.
Ordubeteko IRAUPENA izango du. Ordubete IRAUNGO du.
Goitik egin beharko dute SARRERA. Goitik SARTU BEHARKO DUTE.
Elkarrizketaren ERREPIKAPENA emango dute. Elkarrizketa BERRIRO EMANGO DUTE. Elkarrizketa ERREPIKATUKO dute.
-ren + -PENA // -ren + -KETA… horiek guztiak saihestu egin behar dira, gaztelaniaren eraginez egiten ditugulako!!!
PSE-EEk (eta PPk) argi zuten EITB aldaketak egitea beharrezkoa zela. Dagoeneko hasiak dira horretan. Noraino iritsiko diren da orain galdera. Oraindik ez dago argi, pixkanaka ikusiko dugu.
Horri buruzko post-a egitea zen gure helburua, baina ez dugu errepikakorrak izan nahi. Beraz, honi buruz Zuzeun idazitakoa irakurtzea gomendatzen dizuegu. EITBn egin dituzten aldaketak ditu mintzagai A. Osinaldek: Nola geratuko da EITB?
Eskerrik asko Larra!
Gauza jakina da bertsio ofizialei ez zaiela kasu handirik egin behar, historiak eta praktikak erakutsi moduan, askotan gezurrak baino ez dituztelako esaten. Baina, hori horrela izanda ere, gauza jakina da, halaber, komunikabideek bertsio ofizialak zabaltzen dituztela barra-barra, askotan
-gehienetan, zoritxarrez- bestelako bertsiorik eman gabe.
Egunotan izan ditugu horien adibideak. Larunbataz geroztik, komunikabideek espazio handia eman diote Espainiako Segurtasun Indarrek ETAren kontra egindako operazioari, ETAko preso batzuren ihesaldia zapuztea lortu zela azpimarratuz. Bertsio ofizialaren arabera, uda honetan egitekoa zen ihesaldia, asmoa berria ez izan arren. Bada, auzia ikertu duen epailearen autoaren arabera, ez dago oinarririk pentsatzeko ihesa uda honetan aurrera eramango zela. Eta horrela argitaratu dute gaur komunikabide gehienek.
Bestetik, astelehenean bertan jakin zen Frantziako Poliziak ETAren zulo bat atzeman zuela. Bai eta ustekabean atzeman ere, beti ere bertsio ofizialaren arabera, ubide bat konpontzen ari ziren langileek aurkitzean zuloa. Noski, bertsio hori zabaldu zuten hedabideek. Gaur, berriz, Diario Vasco egunkariak berak ukatu egin du zuloaren atzematea kasualitatea izan zenik.
Hala, interesgarria da bi albiste hauen inguruan, eta biak lotuz, El Confidencial webguneak argitaratu duena.
Gure eskuliburuak dioen moduan:
‘-ar’, bizidunetan erabili, pertsonetan. Beraz, ez ‘talde gernikarra’, baizik eta ‘Gernikako taldea’. Bai ‘idazle mundakarra’. Dena dela, kasu batzuetan erabili ‘-ar’: ‘Moda txinatarra’… Baina taldeekin-eta ez.
Ekintza bat, etxe bat, omenaldi bat edo dena delakoa, batzuek egiten dut, edo egingo diote, edo abar. Beraz: