Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Adierazpenezko aditzak

June 22nd, 2009 | Posted by Zentik in Ohiko akatsak

Nola erabili?
1. Gertaerak badira, lehenaldian. Iritziak, usteak, prentsaurrekoak… orainaladian.
2. Belarria erabili.
3. Hurbildu irakurleak irakurriko duen denborara.
4. Denbora nahasketarik ez egin.

Lau graduko aditzak daude:

  • 0 gradu, fisikoak: esan, adierazi, nabarmendu, gehitu… Denboran hasi eta bukatzen diren ekintzak dira. Neutroak dira, “hotzak”. Orainaldian edo lehenaldian erabili daitezke.
  • Lehenengo gradua, pentsamenduzkoak: uste, iritzi, pentsatu, -ren aburuz, -ren iritziz… Denboran luzatzen diren ekintzak, minimoki baloratiboak. Lehenaldia ez dute onartzen. Testuan zehar, testua lehenaldia bada, bi denborak uztartu daitezke. Alegia, lehenalditik orainaldira igarotzeko, sartu bigarren graduko aditz bat ondorengo esaldia, eta jarraitu orainaldiarekin.
  • Bigarren gradua, jokaerazkoak: kritikatu, hobetsi, gaitzetsi, ohartu, ontzat eman… Ez dira ekintza puntualak. Baloratiboak dira. Zintzo erabili gero, hau da, gertaerekiko fidelen izateko helburua, neutroenak baino objektiboagoak izan daitezke.
  • Hirugarren eta laugarren graduak, jokaerazkoak eta intentziodunak: abentura, desafioa, mehatxatu, amestu, norbait saldu, arrazoia kendu, iraindu…Arriskutusak, manipulazioaren giltzarri izan daitezkeelako.

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 You can leave a response, or trackback.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>