… zorionak EITB!!!
Ironiak aparte. Gaur, lehen aldiz, Euskal Telebistako informatiboetan ikusi dut Iniziatiba Internazionalistari buruzko informazioa. Gehiago ere egon dira, noski. Baina gaur, lehen aldiz, Europako hauteskundeetarako duten tartean sartu dute, gainontzeko hautagaiekin batera. Irratian ere bai. Bazen ordua. Baina Kalaka saioan ahaztu egin zaizkie zerrende horretako kideak.
Orain arte ez dira existitu. Nola ezkuta dakioke horrelako informazioa jendeari? Berriz ere, herritar askok mugatuta daka informazio eskubidea, besteak beste. Okerra izan da orain arteko bidea, baina datozen egunotan EITBn zerrenda guztiak aintzat hartzen badituzte, gaitz erdi!
Bestalde, gero eta gehiago dira EITB taldean nabaritzen ari diren aldaketak. Gero eta gehiago manipulazio, desinformazio eta zentsura joerak (baina hori beste post baterako utziko dugu). Egungo kazetaritzaren eta guztion hobe beharrez, adi egotea tokatzen zaigu. Eta jendeari informazio osoa helaraztea. Gero norberak atera ditzala bere ondorioak, baina alde guztietako informazioa eskuetan duela.

[...] por la izquiera abertzale, han sido silenciados (tanto durante la campaña, como después. He aquí un ejemplo, entre tantos que no hemos podido tratar). Hoy, cada medio cuenta lo sudedido a su [...]
Uste dut gauzak ondo azaltzea komeni dela ondorio okerrak atera aurretik. Jakingo duzuen moduan, EITBn hauteskunde kanpainako 15 egunetan informazioa nola banatu administrazio kontseiluak erabakitzen du, alegia, bertan ordezkatuta dauden alderdi politikoek. Ulertzeko oso erraza da: azkeneko europear hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten alderdiek informatiboetan segundu kopuru zehatz bat eta publizitate tarte mugatu bat daukate. Gainerako alderdiak “besteak” izeneko blokean sartzen dira, eta Iniziatiba Internazionalista hor sartzen da, lehenengo aldiz aurkezten baita. Kalakan inori ez zitzaion ezer ahaztu: “besteak” ez direlako debateetan sartzen. Ez Iniziatiba, baina ezta ere Pacma, ez PU+J, ez POSI…
Noski, hori badakigu. Hainbatetan azaldu digute. 2004ko Europako hauteskundeetan HZ bezala aurkeztu zen ezker abertzalea eta ilegalizatu egin zuten. Alde horretatik arrazoi duzu, ezin zuen agertu hauteskundeen tartean, ez baitzuen ordezkaririk lortu.
Baina, beti ezin da parametro horien arabera jokatu eta kazetariok horren alde ere egiten dugu. Izan ere, Iniziatiba ezin da gainontzeko alderdiekin konparatu, ez bozka kopuruari dagokionez, eta ezta jasotzen duen babesari dagokionez ere. Alegia, gizarte honetako zati handi bat ordezkatzen du eta ez zaigu justua iruditzen kanpoan uztea. Beste bat izango balitz, berdin.
Hemen salatzen dena zera da, medio askotan (ez bakarrik EITBn baina hor nabarmena izan da -bere funtzioa izan behar lukeena ezagutzen dugu denok-. Luzerako emango du gaiak. Saiatuko gara gehiago jorratzen) Iniziatiba ezkutatzen ahalegindu direla. Eta ez dela zilegia. Lortu duen babesa ikustea besterik ez dago, diputatua lortzekotan egon da. Horrek medioetan agertu behar du.
Arrazoi duzu esatean Iniziatiba ez dela PACMA, edo beste edozein. Eta hori islatu behar da informatiboetan, ados.
Dena dela, gaia konplikatua da hedabide publikoetan, margen askorik ez diotelako uzten alderdi politikoek eta berauek aplikatzen dituzten formuletan. Boterea nork, harexek izango du presentzia gehien. Apenas dute aukerarik alderdi txikienek sisteman sartzeko, alderdi “handiek” hala erabaki baitute urte hauetan guztietan. Hori al da irtenbiderik onena? Hausnarketa sakona egin beharko litzateke honen inguruan.