Labur, zehatz, argi eta txukun

Egilea: Zentik 2009 - 06 - 07

Politago idatzi nahian edo, askotan gure burua konplikatu besterik ez dugu egiten. Eta, era berean, irakurleari zailtasunak jartzen dizkiogu gauzak behar bezala ulertzeko. Berez, idazteak ez du hain konplikatua izan behar: LABUR, ZEHATZ, ARGI eta TXUKUN idatzi behar da.

Erraz esaten da hori, noski, baina, pentsatzen jarriz gero, are errazagoa da egitea. Ez dugu lagunekin hitz egiten dugun bezala idatziko, baina batzutan komeni da pentsatzea lagunei nola azalduko geniekeen. Modu horretan, esaldi luze, trakets eta aldrebesak saihestuko ditugu.

Era berean, aditza eta subjektua elkarren ondoan joatea da egokiena. Esaldia ez da korapilatu behar eta informazio garrantzitsuena hasieran eman behar da. Ulerterrazagoak dira esaldiak horrela. Adibidez:

Orereta Ikastola, Telleri eta Koldo Mitxelena ikastetxeetan jokoez gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste, haurrek.

Errazagoa: Haurrek, besteak beste, jokoez gozatzeko aukera izan zuten Orereta ikastolan, Tellerin eta Koldo Mitxelenan.

Beste bat: Muxikoak Euskal Herri osoan egiten diren dantzak badira ere… !!!!!

Hobe: Euskal Herri osoan dantzatzen badira ere…

Laburbilduz, esaldiaren antolamendua, ordenari dagokionez:

  • Informazio nagusia aurrean.
  • Aditza lehenbailehen.
  • Subjektua eta aditza, elkarrengandik ahalik eta hurbilen.

Popularity: 6% [?]

Leave a Reply

Powered by WP Hashcash