Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Mugatua vs mugagabea

June 8th, 2009 | Posted by Zentik in Ohiko akatsak

(AZPIDAZKI-tik hartua)

Forma mugatuak (singularra eta plurala) pertsona edo gauza mugatuak edo ezagunak direnean erabiltzen dira. Mugagabea, berriz, izendatzen duguna  ez-zehatza edo ezezaguna denean erabiliko dugu. Adibideak:

  • Hamabi ikaslEk egin dute matrikula (mugagabea).
  • Hamabi ikaslEEk egin dute matrikula (mugatua plurala).
  • Hamasei tabernak parte hartuko dute (ezezagunak).
  • Antxoko hamasei tabernek (konkretuak).
  • Baina, HAINBAT tabernEk ere bai.

Askotan ez dakigu nola idatzi behar dugun. Ea, adibide gehiago (denda, taberna… hitz zailak egiten zaizkigu askotan):

  • Ezezagunak dira: tabernEtan.
  • Ezagunak dira tabernak (nahiz eta gehiago egon): hamabi tabernAtan.

Beste bat:

  • Pasaiako barrutiEtan banatuko dituzte pintxoak (guztietan, lauretan).
  • Pasaiako hiru barruTITAN banatuko dituzte pintxoak.

Beste bat:

  • Gaizki: Gogor aritu dira azken 25 urtEtan (mugababea).
  • Ondo: Gogor aritu dira azken 25 urtEEtan edo urtEAn (mugatua).

Baina, HAINBAT erabiliz gero??

  • Hainbat erabiliz gero, mugagabea erabili behar da!!!!: Tarantinoren hainbat pelikulEtan atera da.

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 You can leave a response, or trackback.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>