Albiste baten titularrean ez da iritzirik, baloraziorik edo analisirik idatzi behar. Kazetaritzaren oinarrizko arauetako bat da hori. Bada, El País egunkariak gaur argitaratutako titular honetan, iritzia sartu dute, argi eta garbi: Batasunak (sic) Europako haustekundeetan lorturiko emaitzak ETAren jardun eskasari egozten diote. Horrela, bai; silogismo baten antzera aurkeztuta bi gertaerak, erabat lotuta egongo balira bezala.
Baina, albistean erabilitako idazketa motak, argudioek eta adibideek silogismo hori indartzea bilatzen badute ere, kazetariak ezin izan du frogatu hori horrela denik. Hots, Batasunak (sic) lortu dituen emaitzak direla ETAren jardun eskasaren ondorio.
Eta ezin izan du frogatu hori horrela denik, akaso, eta besterik gabe, gezurra delako. Batasunak bere botoak “berreskuratu” (albistean esaten den bezala) baititu… ezker abertzaleak boto legala emateko aukera izan duelako Europako hauteskunde hauetan. Inozoen artean inozoenak ere badaki hori dela arrazoia. El País-eko kazetariak berak dakien moduan.
Baina, titularretaz ari garenez, errealitateak ez diezaidala titular on bat izorratu, esaerak dioen moduan. Argitaratutako titular horrekin -gezurra dela eta titular kaskarra dela jakin arren-, Batasuna eta ETA lotzea zen helburua; iritzi publikoaren aurrean, binomio bat direla irudikatzea; elkar elikatzen dutela sinestaraztea; ezker abertzalearen emaitzak gutxiestea eta desprestigiatzea…Betiko leloaren betiko leloa, Berri Txarrak-en kanta batek dioen moduan. Betiko titularraren betiko titularra, esango nuke nik.

Titular eder bat, San Pedrorena nola zen, oilarrak kukurruku jo aurretik hiru bider ukatuko nauzu?
EL CORREO, 2009/06/05
El lehendakari, a Bilbao:
“No es de recibo negarse ahora
a pagar el metro y no con Ibarretxe”
http://ttiki.com/4200
No, negarse y no…? Mandeee?
Kazetaritzaren oinarrizko arauak aipatzen dituzu. Ez dakit inoiz existitu diren ala ez. Hala balitz gaur egungo kazetariei/editoreei bost axola zaie.
Hau ere gaurkoa:
Titularra: “Detienen a un ex edil de HB en Sestao con fotos y vídeos pornográficos de menores”.
Irakurtzen hasita zehaztapen batzuk: “Según confirmaron a EL CORREO fuentes de toda solvencia, el imputado es un antiguo miembro de Herri Batasuna que ostentó el cargo de concejal en la localidad vizcaína entre 1983 y 1987″
Eta horrela egunero…
Nik uste ezer baino lehen ZUZEN IDATZIA egon behar duela izenburu batek. Adibidez: “Nolakoa izan behar du titular batek?” eta ez zuek idatzitako era trakets hortan: “Nolakoa izan behar da titular bat?”.