Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Aipatu

July 31st, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gehiegi erabiltzen da, eta tokia kentzen ari zaie beste aditz batzuei: ‘esan’, ‘azaldu’, ‘jakinarazi’… Ez erabili ‘aipatu behar da…’ eta gisakorik, kazetaritzako klixe hutsalak baitira.

Aipatu behar da Ezker Batuak bost ordezkari bidali zituela ekitaldira. Hobea: Ezker Batuak bost ordezkari bidali zituen ekitaldira.

Ahalik (eta)

July 30th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Ahalik ondoen, ahalik maizen.

Hobea: Ahalik ondoena, ahalik maizena.

“Gaur Gaztesarea da. Berdin dio zein den erabili duten aitzakia. Eta bihar? Norentzat asmatuko dute beste gezur bat?”, dio parkeko langileek atera duten oharrak. “Martin Ugalde Kultur Parkean ditugu oraindik guardia zibilak, leporaino armatuta, lankideak bahitu, torturatu eta Egunkaria itxi ziguten horiek beraiek. Gaur beste hedabide baten aurka ari dira”. (Berria-tik)

Adierazpen askatasunaren kontrako beste eraso bat sufritu dugu gaur: Gaztesarearen kontrakoa. ETA laguntzeko bonoak saltzea egotzi diete goizean. Errifa baten zenbakia argitaratzea eguerdian. SEGI finantzatzea, arratsaldean. Aitzakia edozein, eta emaitza ezaguna: hiru atxilotu. Bestalde, webgunearekin zer pasatuko den oraindik ez dakigu.

Berriro ere informazio askatasunaren kontrako beste eraso bat. Informazio librearen aurkakoa. Eta gazteen kontrakoa. Gazteak eta informazio librea arriskutsuak dira, baina, bereziki, deserosoak askorentzat. Hemendik ere, eta beste eraso baten aurrean, animoak Gaztesareako kide guztiei.

egin2

Informazio gehiago:

Ahalera

July 29th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Erdaraz ahaleraz adierazten den guztia ez da ahaleraz ematen euskaraz. Beraz, kontuz itzulpenak egitea.

Kezkaturik gaude, lekukoak esan ditzakeen gezurrak direla eta. Hobea: Kezkaturik gaude, lekukoak nolako gezurrak esango ote dituen.

Ahal izan

July 28th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Aditz nagusiaren araberakoa da laguntzailea.
Etorri ahal du. Hobea: Etorri ahal da.

Kontuz kazetaritzako klixe hutsalekin.
Uste du nazioarteko sare bateko kide izana ahal direla kargaontziko arduradunak. Hobea: Uste dute nazioarteko sare bateko kide direla kargaontziko arduradunak.

Agure

July 27th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

‘Agure’ hitza gutxiesgarria da hizkera gehienetan. Orobat gertatzen da ‘atso’ hitzarekin. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoak dira.

Agure bat. Hobea: Adineko (gizon) bat, (gizon) adindiu bat, (gizon) edadetu bat, edadeko (gizon) bat, (gizon) zahar bat.

Agure bat hil da Castejonen izaniko sutean. Hobea: Gizon adindu bat hil da Castejonen izandako sutean.

Agortu

July 26th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gehiegi erabiltzen dugu.
Zergatik ez agortu aukera guztiak? Hobea: Zergatik ez probatu aukera guztiak?

Epeei eta aldiei buruz mintzatu, hobe ‘bukatu’, ‘amaitu’, ‘bururatu’, ‘bete’…
‘Haika-Segi auziko’ sei gazte aske, lau urteko espetxealdia agortuta. Hobea: ‘Haika-Segi auziko’ sei gazte aske, lau urteko espetxealdia amaituta.

Jaurlaritzak arazorik gabe agortu zezakeen legealdia. Hobea: Jaurlaritzak arazorik gabe amai zezakeen legealdia.

Batzuetan, aski da ‘eman’.

Diputazioak oraindik ez dio inori adjudikatu errepidea bikoizteko lana.

Hobea: Diputazioak oraindik ez dio inori eman errepidea bikoizteko lana.

Eta abar / …

July 24th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)
  • ‘…’ : Zerrenda osatu gabe gelditu dela adierazteko.
  • Abar. Ez erabili ‘eta abar luze bat’. Indar berezia emateko, ‘eta abar, eta abar’ idatzi. Ordenagailuak, mahaiak, aulkiak, liburuak eta abar.

Gutxi gorabeherako kopurua emateko bat erabiltzen dugunean, kontuz mila tartean baldin bada:

Zazpi bat sagar jango zituen.
Hiru bat ordu laurden iraun du partidak.
Baina: Hiru bat mila lagun etorri dira. [3.000 bat mila lagun*]
Jaira 22 bat mila lagun bildu ziren. [22.000 bat lagun*]