1. Komaduna.
Askotan, bi komako aposizioarekin egiten da esaldia hobekienik; beste batzuetan —ingurua nolakoa den—, komarik gabe. Gehienetan, bi komako egitura lagungarri izaten da, esaldi zatiak mugatzen dituenez gero.
Hobetzekoa: Haserre agertu zen atzo Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentea Biktimen Ponentzia iraunkorraren egitekoaren inguruan PPk eta PSE-EEk sortutako polemikagatik.
Hobea: Haserre agertu zen atzo Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentea, Biktimen Ponentzia iraunkorraren egitekoaren inguruan PPk eta PSE-EEk sortutako polemikagatik.
- Koma tarteko aposizioetan, berdin deklinatzen dira bi osagaiak.
Dick Cheneyk, AEBetako presidenteordeak, ez du deus esan.
Dick Cheney, AEBetako presidenteordea, ez dago ados batzordeko buruekin. - Horrelako aposizioetan ere jarri behar izanez gero, aurreneko elementuaren ondotik idazten da.
Hobetzekoa: Zuzenduko duen orkestra ez ezik, emango duten obra, Fidelio ere, ondo ezagutzen du Gomez Martinezek.
Hobea: Zuzenduko duen orkestra ez ezik, emango duten obra ere, Fidelio, ondo ezagutzen du Gomez Martinezek.
2. Komarik gabea.
- Aposizioa komarik gabe idatziz gero, azken osagaia bakarrik deklinatzen da.
Dick Cheney AEBetako presidenteordeak ez du deus esan.
Dick Cheney AEBetako presidenteordea ez dago ados batzordeko buruekin. - Bi izen berezi segidan doazenean, ez da komeni komarik gabeko aposizioa erabiltzea:
Hobetzekoa: Jackson Bushen aholkulariak argi eta garbi hitz egin du.
Hobea: Jacksonek, Bushen aholkulariak, argi eta garbi hitz egin du.
Hobea: Bushen aholkulari Jacksonek argi eta garbi hitz egin du.
3. Molde klasikoa:
- Horrelakoetan, azken osagaia bakarrik deklinatzen da, eta ez da komarik jartzen.
AEBetako presidenteorde Dick Cheneyk ez du deus esan.
AEBetako presidenteorde Dick Cheney ez dago ados batzordeko buruekin.
You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 You can leave a response, or trackback.
