Banatzaileak
Uztaila 22, 2009
- ‘Bana’.
Singularrean jokatu behar da bana-ri dagokion aditza.
Etxe bana erosi dute Arkaitzek eta Maialenek.
[Etxe bana erosi dituzte Arkaitzek eta Maialenek*]
Ez dira zuzenak honelakoak:
Disko eta liburu bana erosi du Arkaitzek* [e. Disko bat eta liburu bat erosi ditu Arkaitzek]
- Hona hemen banatzaileak osatzeko era:
mila bana [milana*]; hiruna mila [hiru milana*]; hiru mila eta hamarna; milioi bana; bosna milioi
Milioi bana egokitu zaie loterian.
Bosna mila euroko bermea ordainduta irten ziren kalera.
Leave a Reply