Bereizkeriarik gabeko tratamendua: askatasun sexuala
Uztaila 3, 2009
- Sexualitatearen eta maitasun harremanen aniztasuna islatuko dugu, ikuspegi heterosexistarik gabe.
- Gay, lesbiana eta transexualek ez dute talde homogeneorik osatzen. Beraz, estereotipoak eta topikoak saihestu behar ditugu.
- Gay, lesbiana eta transexualen ikusezintasunari buru egiten saiatuko gara, baita sexualitateaz bestelako gaietan ere.
- Hizkera homofoborik eta lesbofoborik ez dugu onartuko.
- Oro har aritzeko, gay eta lesbianak idatziko da, eta ez homosexualak. Izan ere, homosexual hitza bakarrik erabiltzeak ikusezin bihurtzen ditu lesbianak.
Gaizki: Homosexualen Nazioarteko Eguna
Ondo: Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna
Leave a Reply