Bereizkeriarik gabeko tratamendua: immigrazioa eta gutxiengo etknikoak
Uztaila 4, 2009
- Protagonisten etnia, erlijioa, jatorri eta kultura ez ditugu aipatuko informazioetan, non eta ez den ezinbestekoa albistea ulertzeko.
- Etorkinek ez dute talde homogeneorik osatzen. Beraz, estereotipoak eta topikoak saihestu behar ditugu. Hala, esaterako, ezin ditugu identifikatu jatorri, etnia edo erlijio jakin bat jarrera fundamentalistekin, delituarekin edo gizarte arazoekin.
- Immigrazio gaietan ere ezinbestekoa da informazio iturrien aniztasuna bermatzea. Etorkinek, albisteko protagonista ez ezik, informazio iturri ere izan behar dute.
- Informazioaren alderdi grafikoa ere zaindu behar dugu, ideien artean nahi gabeko lotura inplizituak sortzea eragozteko.
- Hizkera xenofoborik ez dugu onartuko.
Gaizki: Ijitokerian ere maisu da Vaitkus.
Leave a Reply