Enumerazio eta zerrendetan, egitura bera

Uztaila 12, 2009

Zerrendaturiko elementuek egitura bera izan behar dute; hau da, denek izenak izan behar dute, edo denek aditzak, eta abar.
Hobetzekoa: Erakundeak zehaztu berriak ditu helburuak: beste taldeekiko elkarlana; gizarteari gero eta zerbitzu hobea ematea; teknologia arlo berrion zabalkundea; eta profesional gazteak trebatzea.
Hobea: Erakundeak zehaztu berriak ditu helburuak: beste taldeekin elkarlanean aritzea; gizarteari gero eta zerbitzu hobea ematea; teknologia arlo berriok zabaltzea; eta profesional gazteak trebatzea.

Leave a Reply