Hitzak ez dira gehiegi errepikatu behar
Uztaila 10, 2009
Hitz bera edo bertsua behin eta berriz errepikatzeak pobrezia erakusten du, non eta ez den baliabide erretoriko moduan erabiltzen. Baina kontuz: konponbide ez baizik okerbide da sinonimo bila hasi eta inor gutxik ulertuko duen hitza erabiltzea.
Gaizki:
- Zinta: Munduko errefuxiatuen gaineko txostena
- Titulua: NBEk dio huts egin dutela errefuxiatuak babesteko neurriek
- Azpititulua: Gobernuek errefuxiatuei jartzen dizkieten traba burokratiko eta politikoez ohartarazi dute txostenean
- Testu hasiera: Errefuxiatuen kopuruak behera egin duela dio NBEk, gobernuek asiloa ukatu eta kriminalizatu egiten dituztelako.
Leave a Reply