Hondurasen gertatzen ari dena ulertzeko gakoak
July 1st, 2009 | Posted by in Gomendioak | HausnarketakHondurasen gertatzen ari denari buruzko hausnarketa egin nahiko nuke hemen. Interesgarria da ikustea hedabideak nola ari diren gaia jorratzen. Tartea luzea hartu beharko dut horretarako. Aurretik, Ignacio Escolar kazetariaren testu bat euskaratzea erabaki dut, gaia lantzen hasteko: Hondurasen gertatzen ari dena ulertzeko gakoak eman ditu Escolarrek (PDFa ere egin dut):
- Iganderako deituta zegoena, kolpistek galarazi zutena, ez zen Zelaya betiko aukeratzeko errefereduma, edo biziarteko presidentetza lortzeko kontsulta. Ezta konstituzioa aldatzeko kontsulta ere. Loteslea izango ez zen kontsulta egin behar zuten, hondurastarrei galdera bakarra egiteko: ea gustatuko litzaieken azaroko hauteskundeetan Batzorde Konstituziogilea sortzea. Batzorde horrek Konstituzioa aldatuko luke. Laburbilduz, kaltegarria ez den kontsulta zen: galdetzea ea galdera egin zitekeen konstituzioa erreformatzeari buruz. Hori, bestalde, debekatua du Hondurasko Konstituzioak.
- Hondurasko egungo Konstituzioaren arabera, presidentea behin bakarrik izan daiteke presidente, lau urtez. Zelayaren agintaldia aurten bukatzen da, eta edozein kasutan, ezingo luke berriro hauteskundeetara aurkeztu. Izan ere, azarorako ez litzateke onartuta egongo berak proposatzen duen aldaketa konstituzionala. Epe horretan, konstituzioa aldatu ahal izango litzatekeen bozkatu ahal izango lukete hondurastarrek. Besterik ez. Gainera, Zelayak berak behin baino gehiagotan esan du ez dela berriro aurkeztuko.
- Legebiltzarra presidentearen kontra dago. Izan ere Zelaya, lurjabe aberatsa eta kontserbadorea, Alderdi Liberalaren buru aurkeztu zen hauteskundeetara. Ondoren, ezkerreko politika egin du eta Hugo Chavezekin aliatu da. Duela bi hamarkadatik bi alderdik agindu dute Hondurasen: Alderdi Liberalak (eskuin-zentroa) eta Alderdi Nazionala (eskuina). Duela egun batzuk, Kongresuak lege berri bat onartu zuen: hauteskundeen aurreko 180 egunetan edozein kontsulta mota egiteko debekua. Ad hoc araua da, Zelayaren errefernduma galarazteko sortutakoa.
- Hondurasko Konstituzioa 1982ean idatzi zuten, diktadura militar baten tutoretzapean. Diktadura horrek trantsizio bat adostu zuen. Berez, konstituzioa erreformatzeko erraza da –Kongresuko bi herenen adostasunarekin nahikoa da. Orain arte, konstituzioak hainbat eta hainbat zuzenketa ditu-. Baina puntu batzuk salbuespenak dira, eta aldaezintzat dituzte: Aberriaren batasuna eta presidentea berriro aukeratu ezina (presidente berdina berriro ez hautatzeko erabakia mendearen hasieran jarri zuten martxan, gai horren ondorioz hainbat gerra zibil izan zituztelako). Konstituzioak laugarren artikuluan dioenez, “Errepublikaren presidentzian txandatzea” derrigorrezkoa da eta arau hori haustea “Aberriaren kontrako traizio delitutzat” du. Eta horri heldu diote kolpistek. Diotenez, Zelaya, erreforma planteatze hutsagatik, dagoeneko traidorea da. Zelayak dio ez dela horrela, berak ez baitu berriro aurkezteko asmorik, eta hori omen litzateke traidorea izatea. Argiagoa da 239. Artikulua: “Botere exekutiboaren titulartasuna izan duen herritarrak ezingo du Errepublikako presidente edo presidenteorde izan berriro. Arau hori hausten duenak, edo erreforma proposatzen duenak, eta, era berean, zuzenki edo zeharka babesten dutenek , berehala utzi beharko dute kargua eta edozein funtzio publiko betetzeko gaitasunik gabe utziko dira hamar urtez”.
- Sententziak, konstituzioa eta lege berriak aurka izan arren, Zelayak erabili zuen argudioa honakoa izan zen: ez zela erreferenduma, inkesta bat baizik. Hondurasen, bozkatzea derrigorrezkoa da. Baina Zelayaren kontsultan ez zen horrela, hautazkoa zen. Sententziak saihesteko, “inkesta” Hondurasko CIS izan daitekeenak egin behar zuen, alegia, bertako Estatistika Institutu.ak Oposizioak, bere aldetik, kontsulta manipulatua egongo litzatekeela argudiatu zuen. Izan ere, presidentearen menpe dagoen organismo batek zenbatuko lituzke botoak.
- Auzitegi Gorenak Hondurastik kanporatu du Zelaya (kolpisten azalpen surrealistaren arabera). Baina Auzitegi Goren hori ez da Europako Auzitegi Gorenen parekoa. Hona izen osoa: Hauteskunde Auzitegi Gorena. Justizia Gorte Gorenak bezala, Parlamentuko kideek osatzen dute (Zelayaren kontra dauden alderdietako kideek, kolpistek, kolpe militarra ontzat eman dutenek). Eta bere eginbeharren artean dago hauteskundeak arautzea, baina ez aukeratuak izan diren presidenteak atxilotzea. Eta ez da izan “instituzio” horren azpijoko bakarra. Espero ez zuten arren, Zelayak hauteskundeak irabazi zituenean, HAG-k hilabete atzeratu zuen kargu hartzea, aitzakia teknikoekin.
- Juridikoki ezinezkoa da presidenteak kargua uztea, ejerzitoak goizaldean etxean atxilotu duelako eta herrialdea uztera behartu duelako. Kolpistek Zelayaren gutun bat faltsutu dute. Bertan Zelayak dimisioa ematen omen zuen–noski, Zelayak ukatu egin du gutun hori idatzi izana-. Gutun horretan dimisioa emango luke osaasun arazoak direla eta. Kongresuak atzo bozkatu zuen kargugabetzea eta presidente berria izendatu dute, karta hori argudio moduan erabili dute. Gutuna ekainaren 25ekoa da, kolpea baino hiru egun lehenagokoa. Zergatik? Ziurrenik hori izango zen militarrek aurreikusitako data eta, gero, hain izan ziren leloak, ez zutela data aldatu.
- Presidentearen aurkako oposizio politikoak aspaldi darabil botere judiziala gobernuari boikota egiteko. Hainbat gertaera surrealista izan dira. Zelayak erregai kontsumoa eta kutsadura murriztu nahi zituen, esaterako. “Gaur ez dute zirkulatuko” deitu zion sortu nahi zuen legeari. Mexiko DFn duela hainbat urte martxan dagoenaren antzekoa zen. Astean egun batez auto guztiak gelditzea zen Zelayaren legearen helburua. Justizia Gorte Goernak inkonstituzional izendatu zuen.
You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 You can leave a response, or trackback.
