Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Komatxoen artekoak esaldietan nola lotu

July 1st, 2009 | Posted by Zentik in Gomendioak | Ohiko akatsak

Oso gustuko dudan kazetari eta irakasle Txema Ramirez de la Piscina-ren baimenarekin, honako ohar lapurtu dut Kazetari lana Euskal Herrian liburutik (benetan gomendatzen dut liburu hori). Askotan sortzen zaizkigun duda batzuk argitzeko balioko digula uste dut:

  • Zenbait lotura eta atzizkien inguruan sortzen direnak.
    * -ela lotura, adibidez. Komatxoetatik at atera behar da beti.
    * -tzeko lotura. Komatxo barruan.
    - “ETArekin ez negoziatzeko” eskatu du Gobernuak. (ondo)
    - “ETArekin ez negoziatze”ko eskatu du Gobernuak. (gaizki).
    * Deklinabideak sortarazitako arazoak: -tzat atzizkiarekein, adibidez. Komatxo barruan:
    - Sailburuak “ezinezkotzat” jo zuen horrelako irregulartasunak frogatzea. (ondo)
    - Sailburuak “ezinezko”tzat jo zuen horrelako irregulartasunak frogatzea. (gaizki).
  • Komatxo barruan lehen pertsona aditz bat (naiz, dut, zaigu, ginen…) edo izenorde bat (nik, gure…) agetzen bada, ezin da –ela lotura egin.
    * “Nire jokalariak oso gaizki aritu” zirela esan zuen. (gaizki)
    * “Nire jokalariak oso gaizki aritu ziren”, esan zuen. (ongi)
    * Bere jokalariak oso gaizki aritu zirela esan zuen. (ongi)
    Gauza bera gertatzen da –enez loturararekin:
    * “Nire jokalariak oso gaizki aritu dira”, esan zuenez. (gaizki)
  • Komatxoen artean bi aditz izanik, -ela lotura bakarra ez da nahikoa.
    * Ondorioz, ereduak nahasten dituzten zentroetan “irakasle gehienak erdaldunak izango dira eta eskolaren beraren bizitza erdaraz egingo” dela salatu zuen (gaizki dago. Eta… egingo” dela zatar hori saihestuta ere gaizki dago):
    * Ondorioz, ereduak nahasten dituzten zentroetan “irakasle gehienak erdaldunak izango dira eta eskolaren beraren bizitza erdaraz” egingo dela salatu zuen.
    Gaizki dago –ela bakar bakar batek ezin dituelako bildu bi osagarri: irakasle gehienak erdaldundak izango dira / eskolaren beraren bizitza erdaraz egingo da. Konponbidea? Komatxorik batere gabe egin daiteke, edo zeinbait hitz komatxo artean sartuz; modu batean zein bestean nahitaez bi –ela behar dira.
    * Ondorioz, ereduak nahasten dituzten zentroetan irakasle gehienak eraldundak izango direla eta eskolaren beraren bizitza erderaz egingo dela salatu zuen. (ondo)
    * Ondorioz, ereduak nahasten dituzten zentroetan “irakasle gehienak erdaldunak” izango direla eta “eskolaren beraren bizitza erdaraz” egingo dela salatu zuen. (ondo)
  • “Hau” esan zuen eta “beste gaineratu formula gogaikarria da. Edo beste hau, are okerragoa: “hau” esan zuen, “bestea” gaineratuz. Lotura okerra da eta aditz batekin nahikoa da. Arazo hori berdin-berdin ager daiteke komatxoen artean eman edo ez. Ondorengo adibidean komatxorik gabe dugu.
    * Aurreko emanaldietan aretoak leporaino bete direla ziurtatu zuen, atzoko ikuskizunetarako sarrerak agortuak zirela gaineratuz. (gaizki)
    * Aurreko emanaldietan aretoak leporaino bete direla ziurtatu zuen, eta atzoko ikuskizunetarako sarrerak agortuak zirela. (ondo)

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 You can leave a response, or trackback.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>