Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Ordinalak

July 21st, 2009 | Posted by Zentik in Ohiko akatsak | Ortotipografia
  • Puntuarekin idazten dira. Enumerazioetan, zilegi da azkenari bakarrik jartzea.
    Arkitektoen Elkargoen 50. Biltzarra; XIX, XX eta XXI. mendeetan
  • Erromatarrez idazten dira beti: mendeak, milurtekoak, Egiptoko faraoien dinastiak; liburukiz osaturiko obra batzuen izenak; itsasontzi eta beste ibilgailu batzuen izenak; eta errege-erreginen, aita santuen, enperadoreen eta kirolarien izenak.
  • Jaialdiak, biltzarrak, olinpiar jokoak, txapelketak, sariketak eta historiako gertakariak, erromatarrez hogeigarreneraino (hogeigarrena barne); hortik gora, arabiarrez.
    II. Mundu Gerra; XV. Maitaldia
    Baina: 45. Zinemaldia
  • Gainerako kasuetan, hogeigarreneraino letraz idazten dira, eta hortik aurrera zifraz.
    Bosgarren egin du.
    Bortzgarren aldia da.
    Zenbatgarren biltzarra da?
  • Tauletan eta grafikoetan, beti zifraz.
  • Ordinala eta dagokion hitza ezin dira bereizi bi lerrotan. Edo biak pasatu hurrengo lerrora, edo hitza zatitu.
    Antso V.a [Antso//V.a*]

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 You can leave a response, or trackback.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>