Archive for Abuztua, 2009

Atzealde

Posted by Zentik On Abuztua - 31 - 2009

eta EZ: Atzekalde.

Berdin: goialde, behealde, aurrealde, ezkerralde, eskuinalde… K-rik gabe.

Asanblada

Posted by Zentik On Abuztua - 30 - 2009

Izen hori duten taldeak izendatzeko bakarrik erabiltzen da (Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada, Bizkaiko Emakumeen Asanblada…). Gainerakoan, hobe ‘batzar’, ‘biltzar’ edo ‘bilera’.

Artean, arteko

Posted by Zentik On Abuztua - 29 - 2009

Kirolei buruz mintzatuz, gehiegi erabiltzen dira, beste esapide batzuk baztertzeraino.

Osasunaren eta Athleticen arteko partida jokatuko da gaur. Hobea: Osasunak eta Athleticek partida jokatuko dute gaur. Osasunak eta Athletic-ek elkarren kontra jokatuko dute gaur.

… arte

Posted by Zentik On Abuztua - 28 - 2009

Iganderarte EZ.

Idande arte, igandea arte, igandera arte.

Artaziarena egin

Posted by Zentik On Abuztua - 27 - 2009

Kamioiek izan ohi duten istripu mota.

Arrakasta / arrakastatsu

Posted by Zentik On Abuztua - 26 - 2009

Arrakasta izan duten liburuak, kantak eta abar ez dira ‘arrakastak’, ‘arrakastatsuak’ baizik.

Placebo taldeak disko horretan bildu ditu bere arrakasta handienak. Hobea: Placebo taldeak disko horretan bildu ditu bere kantarik arrakastatsuenak.

Armonia / harmonia

Posted by Zentik On Abuztua - 25 - 2009
  1. Armonia: errieta, sesioa.
  2. Harmonia: zatien arteko egokitasuna.

Argumentu

Posted by Zentik On Abuztua - 24 - 2009

Hobea: Istorioa. Antzezlanetan, zineman…

Argumentua harreman nahasiz josita dago. Hobea: Istorioa harreman nahasiz josita dago.

Arduradun

Posted by Zentik On Abuztua - 23 - 2009
  • Gehiegi erabiltzen da. Batzuetan hobe da hautekoren bat erabiltzea: ‘egile’, ‘zuzendari’, ‘idazle’, ‘erantzule’, ‘errudun’…

John Ford film bikain askoren arduraduna izan zen. Hobea: John Ford film bikain askoren zuzendaria izan zen. John Fordek film bikain asko zuzendu zituen.

Danimarkako Polizia anean ari da, istripuaren arduradunak lehenbailehen Justiziaren esku jartzeko. Hobea: Danimarkako Polizia lanean ari da, istripuaren errudunak lehenbailehen Justiziaren esku jartzeko.

  • Erantzule: zerbaiten ondorioei erantzun beharra daukana. Presidentea da gobernuaren politikaren erantzule nagusia.
  • Batzuetan, eufesmismoa da, errudun’-en ordez erabilia. Papa Wemba etorkinen trafikoaren auzian erantzulea dela ebatzi du epaileak. Hobea: Papa Wemba etorkinen trafikoaren auzian erruduna dela ebatzi du epaileak.

Arabera

Posted by Zentik On Abuztua - 22 - 2009

Batzuetan, hobe da esaldia ‘arabera’ gabe osatzea.

Iritziak franko aldatzen dira, nori galdetzen zaionaren arabera. Hobea: Iritziak franko aldatzen dira, nori galdetzen zaion.