Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Aportazio

August 21st, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Hobe: ekarri, ekarpen, laguntza

EDBk azpimarratu zuen bere aportazioa egin nahi duela euskararen orotariko datu biltegi demolinguistikoa osatzeko bidean. Hobea: EDBk nabarmendu zuen bere ekarria egin nahi duela euskararen orotariko datu biltegi demolinguistikoa osatzeko bidean.

Apenas

August 20th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Baiezko esaldietan erabiltzen da, aditz laguntzaileari ‘-(e)n’ erantsita.

Ez du apenas ikusten. Hobea: Apenas ikusten duen.

Antzeman / atzeman

August 19th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)
  1. Antzeman: igarri.
  2. Atzeman: harrapatu.

Antenan egon

August 18th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Hobea: Irratian, telebistan ematen ari izan, zuzenean ari izan.

Orain antenan dauden telesailak. Hobea: Orain ematen ari diren telesailak.

Berriemaile berezia antenan zegoela gertatu zen erasoa. Hobea: Berriemaile berezia zuzenean ari zela gertatu zen erasoa.

Anitz

August 17th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

‘Anitz’ eta ‘asko’ berdintsu erabiltzen dira, eta esanahi bera dute. Beraz, ez da egokia ‘anitz’ erabiltzea ‘plural’ adieratzeko. Horretarakoa daude ‘plural’, ‘era askotako’…

Izaera anitza. Hobea: Izaera plurala, aniztasuna. Era askotako izaerak.

Anaia

August 16th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)
  1. Anaia-arrebak EZ. Anai-arrebak.
  2. Hiru anai EZ. Hiru anaia.
  3. Senidetu: Iruñea eta Baiona anaiturik daude. Hobea: Iruñea eta Baiona senideturik daude.

Amore eman

August 15th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Esaldian ondo josteko, ‘norbaiti edo zerbaiti amore eman’ erabili.

Presioen aurrean amore eman dute. Hobea: Presioei amore eman diete.

Amerikano

August 14th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Ameriketara lanera joan eta urte batzuk igar oeta gero itzulitako euskal herritarra.

Komun

August 13th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Eta EZ amankomun.

Dena dela, beste hitz eta esapide batzuk egokiagoak dira esaldi askotan.

Politika amankomuna. Hobea: Politika bateratua.

Amankomunean dute literaturazaletasuna. Hobea: Komunean ditu literaturazaletasuna. Biak dira literaturazaleak.

Amaitu

August 12th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Kontuz esaldia jostean.

Indarkeriarekin amaituko dugu. Hobea: Indarkeria amaituko dugu.