Archive for Abuztua, 2009

Akats

Posted by Zentik On Abuztua - 3 - 2009

Gehiegi erabiltzen da, eta tokia kentzen ari zaie beste hitz batzuei: ‘oker’, ‘hutsegite’, ‘huts’…

Hiru trenek elkar jo zuten, lokomotor gidari baten akats batengatik. Hobea: Hiru trenek elkar jo zuten, lokomotor gidariaren hutsegita batengatik.

Atezainaren akats baten ondorioz sartu zieten aurreneko gola. Hobea: Atezainak huts egin zuelako sartu zieten aurreneko gola.

Popularity: 4% [?]

Aitzitik

Posted by Zentik On Abuztua - 2 - 2009

Ezezko esaldien ondoren erabiltzen da.

Petrarkak ez zituen mespretxatzen italierazko poesia horiek: aitzitik, oso maite zituen.

Popularity: 3% [?]

Aitona-amonak

Posted by Zentik On Abuztua - 1 - 2009

eta EZ: aiton-amonak.

Popularity: 3% [?]