Hondurasko Radio Globo eta Canal 36 itxi dituzte
September 28th, 2009 | Posted by in ManipulazioaAlbiste txarrak datozkigu Hondurastik. Hiru hilabete dira Roberto Michelettik, armadak eta bere jarraitzaileek estatu kolpea eman zutenetik. Orduan ziotenez, Manuel Zelaya presidenteak egin nahi zuen kontsulta “Konstituzioaren aurkakoa” zen, eta, beraiek, “Konstituzioaren defentsan” boteretik kendu zuten. Hain dira konstituzionalistak, Hondurasko Konstituzioa bertan behera utzi dutela. Michelettik setio egoera ezarri du 45 egunetarako.
Albistea oso txarra da, noski, hango herritar guztientzako. Oinarrizko eskubide hainbat urratuta izango dituzte datozen egunetan: biltzeko eskubidea, elkartzekoa, alde batetik bestera joatekoa, pentsatzekoa… Baina baita mundu osoko herritarrentzako ere. Izan ere, adierazpen askatasuna mugatu diete. Bai, dirudienez, adierazpen askatasuna ere indargabetu daiteke (bizi ditugun “aurrerapen garai hauetan”, bai). Lehen ere nahikoa isilik egotera behartzen ez bazituzten, aurrerantzean txintik ere ez dute esan beharko hondurastarrek.
Adierazpen askatasunaren kontrako lehenengo pausoa eman du Michelettik dagoeneko: Radio Globo eta Canal 36 itxi ditu. Militarrak eta poliziak sartu dira indarrez, eta itxi egin dituzte bi hedabideak. Hedabide independente eta kritiko bakarrenetakoak dira biak. Militarrek eta poliziek ekipoak ere desmuntatu dizkiete, beraz, ezin dute emititu (irudian, Canal 36ko antenak kentzen -Telesurrena da-).
Dena den, praktikan, bide asko zabaldu dituzte euren eskubideen alde borrokan ari diren hondurastarrek. Ez daude isilik. Horri esker, mundu guztira zabaltzen ari dira bizi duten egoera. Eta gure esku ere badago munduak gertatzen ari denaren berri izatea. Hedabideak ixten ari badira ere, blogak, irratiak eta abar badaude Interneten. Hemen uzten dizkizuet batzuk: http://resistenciamorazan.blogspot.com/, http://www.telesurtv.net/noticias/secciones/nota/58482-NN/zelaya-condena-cierre-de-medios-y-pide-contundencia-a-comunidad-internacional/ eta Telesur-eko erreportaje bat, itxitako hedabideei buruz. Pascual Serranok ere hausnartu du Hondurasen gertatzen ari denaz: Diktadurak eta hedabide pribatuak.
You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 You can leave a response, or trackback.


Pingback: Tweets that mention Zentik » Blog Archive » Hondurasko Radio Globo eta Canal 36 itxi dituzte -- Topsy.com