Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Burdina

October 31st, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

burdina (burni*). Berezkoa du ‘a’, baina hitz elkartuetan gal dezake.
Burdin Aroa, burdin barra, burdin haria, burdin hesia, burdin sarea, burdin ura, burdin ziria.

Boto

October 30th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

boto (botu*). Hona hemen botoekin zerikusia duten zenbait hitz:. boto baliagarri, boto baliogabe, boto egin, botoa eman, boto-emaile, botopaper edo bozka-orri (papeleta*), boz, boza eman, boz-emaile, bozaldi, bozka (‘bozketa’ esan nahi du, ez ‘boto’), bozkaleku (hautesleku*), bozkatu, bozkatzaile, bozketa, postaz emandako boto / posta bidezko boto.
boz 1 (bozka*).

Borrokatu

October 29th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Kontuz aditz laguntzailearekin. Gogor borrokatu dute bidegabekeriaren kontra*[e.] Gogor borrokatu dira bidegabekeriaren kontra. Gogor borrokatu dute bidegabekeria.

Bizi izan

October 28th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Erdarazko ‘vivir’ / ‘vivre’ guztiak ez dira ‘bizi’ ezinbestean.
Ekonomiak krisia bizi du*[e.] Ekonomia krisian dago.

Bitartean

October 27th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Aldi berekotasuna adierazten du. Ez erabili bi ideia kontrajartzeko.
Gonbidatuek hitz egin nahi zuten bitartean, aurkezleak nahiago zuen saioa musikaz osatu*[e.] Gonbidatuek hitz egin nahi zuten, baina aurkezleak nahiago zuen saioa musikaz osatu.

Binkulante

October 26th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

binkulante* e. bete beharreko.
Ikasleen erabakia binkulantea da*[e.] Ikasleen erabakia bete beharrekoa da.
Batzordearen aholkua ez da binkulantea*[e.] Batzordearen aholkuak ez du ezertara behartzen.

Bilduta egon

October 25th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

bilduta egon* e. bilera batean egon.
LABeko arduradun bat auzitara eraman nahi dute, baina hura Donostian bilduta egon zen egun hartan*[e.] LABeko arduradun bat auzitara eraman nahi dute, baina hura Donostian bilera batean egon zen egun hartan.

Artikulu interesgarria topatu dut gaur: Terroristas sin armas ni presunción de inocencia y delincuentes de Falange y Tradición con munición de guerra
Luze samarra izan daiteke, baina tarte batekin irakurtzeko interesgarria da hausnarketa.

Bilatu

October 24th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gehiegi erabiltzen da.
Sindikatuekin negoziatu eta akordioak bilatu nahi ditu zuzendaritzak*[e.] Sindikatuekin negoziatu eta akordioak lortu nahi ditu zuzendaritzak.
Ez dugu liskarrik bilatu nahi*[e.] Ez dugu liskarrik nahi.

Biktimismo

October 23rd, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Batzuetan, ‘biktimarena egin’ ere erabil daiteke.
San Gilen ustez, Ibarretxek “biktimismoa” egiten du*[e.] San Gilen ustez, Ibarretxek “biktimarena” egiten du.