Bihurtu, bilakatu

Egilea: Zentik 2009 - 10 - 20

Erdarakada da ‘zerbaitetan bihurtu/bilakatu’.
Arazoan bihurtu zaigu*[e.] Arazo bihurtu zaigu.
Herriko izarrean bihurtu zen txapelketa irabaztean*[e.] Herriko izarra bihurtu zen txapelketa irabaztean.

errealitate bihurtu* Alferrikako itzulia da.
Inoiz baino zailagoa da eliteen ametsa errealitate bihurtzea*[e.] Inoiz baino zailagoa da eliteen ametsa betetzea.

2 Responses to “Bihurtu, bilakatu”

  1. H. Etxeberria(e)k dio:

    Umea mutiko bihurtu zen, mutikoa gazte, gaztea gizon eta gizona agure. (Beti mugagabean).
    Elipsian ere errespetatu egin behar da: Lantokia eroetxe bilakatu da, eta zu azukre koskor. Beste hura, ordea, ez daukat argi, osin ala karramarro.

  2. Zentik(e)k dio:

    Horixe dio goiko gomendioak: arazo bihurtu bai, arazoan bihurtu EZ!!! Kontua da, egun, gure kazetaritza erdarakadaz beteta dagoela. Horregatik egunero pixka bat ikasteko eta horrelako akatsak ez egiteko sortu genuen txokotxo hau. Mila esker!

    [WORDPRESS HASHCASH] The poster sent us ‘0 which is not a hashcash value.

Leave a Reply

Powered by WP Hashcash