Gehiegi erabiltzen da. ‘Bere’ gabe esaldia ondo ulertzen bada, hobe kentzea. Orobat gertatzen da gainerako posesiboekin.
1911ko udan, Ingalaterra eta Frantziara joan zen bere amarekin*[e.] 1911ko udan, Ingalaterra eta Frantziara joan zen amarekin.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bere emaztea jo duelakoan*[e.] Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emaztea jo duelakoan.
Gehiegi erabiltzen da, eta tokia kentzen ari zaio ‘geroago’ hitzari.
Poems 1921ean eman zuen argitara. Observations liburua hiru urte beranduago argitaratuko zuen*[e.]
Poems 1921ean eman zuen argitara. Observations liburua hiru urte geroago argitaratuko zuen.
Neurriz erabiltzekoa da: ‘birkalifikatu’ baino hobe da ‘kalifikazioa aldatu’; ‘birfindegi’ baino hobe, ‘findegi’; ‘birbanatu’ baino hobe, ‘banatu’; ‘berradiskidetu’ baino hobe, ‘adiskidetu’…
Merkealdia.
Beherapenetan erosi zuen jertsea*[e.] Merkealdian erosi zuen jertsea.
EZ: batipat*.
