Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako inkesta egin du Aztikerrek eta emaitzak kaleratu ditu gaur. Gazteak eta politika da gaia. Hedabideen txostenaren berri izan dutenean, norberak bere irakurketa egin du, Berriak eta Diario Vascok kasu. Baina txosten beretik egin al daiteke hain irakurketa ezberdina?
Patxi Gaztelumendi aurreratu zait gaiarekin, hona:
independentzia edo asperdura
Ikerketa bat egin du Aztiker ikerketa taldeak Gipuzkoako diputazioaren enkarguz. Gazteen kezkak bildu dituzte txosten soziologiko batean.
Prentsaren aurrean aurkeztu dute, eta prentsak guri.
Titularrak:

Berria
Independentziaren alde bozkatuko lukete Gipuzkoako gazteen ia erdiek
Gipuzkoako gazteen eta politikaren arteko harremana ikertu du Aztikerrek, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.
Euskal Herrian, «indarkeriaz harago, arazo politiko bat dago», gehienen ustetan

Diario Vasco
La política aburre a los jóvenes
Un estudio de la Diputación de Gipuzkoa pone de relieve la desconfianza y el escaso interés de las nuevas generaciones hacia los gobernantes. Sólo el 10% ve legítimo el uso de la violencia en ciertas circunstancias.
Ondorioak:
- Txosten bera irakurri dute?
- Zer dute buruan bada, Gipuzkoako gazteek?
- Zer pentsatua ematen du, titularren irakurketa hutsak.
- Kazetaritza, pentsatuko duzue… horrela gabiltza.
Gipuzkoa.net webgunean hainbat pdf daude hau guztiau azalten dutenak. Grafikoak, inkestaren laginak, emaitzak, irakurketa….
—————–
Euskal Poesia Blaga Bloga-n ere badaude datu gehiago. Hona batzuk: “Euskal Herria 7 herrialdeek osatzen dute”, ehuneko 61arentzat. Baina bereziki eskualde hauetan nabaria da erantzunaren erabatekotasuna: debabarrena, debagoiena, tolosaldea, urola-kosta, ta goierrin. (%ko 65etik gora ados dago, eta adibidez debagoienean %ko 80a). “Independentziaren aldeko botoa emango lukete”. datu orokorra aipatu da (%ko 48a)…
Ni ere ibili naiz txostena begiratzen. Laugarren puntua honakoa da: Nazio auziarekin, gatazkarekin eta indarkeriarekin lotutako jarrera eta iritziak. Diario Vascok, esaterako, horien inguruan ez du ezer argitaratu: Ikatzak dioen moduan, “ezer independentzi nahiari buruz, ezer Estatuaren indarkeriari buruz, ezer elkarrizketa nahiari buruz…”.
Bi egunkarietako kazetariek txosten bera irakurri dute, noski, baina Diario Vascok, beste behin ere uko egin dio gustuko ez dituen gaiak argitaratzeari. Fijatuz gero, beste batzuk ere tratatu ezinak dira egunkari horretan: kanpo kaiaren edo AHTren kontrako iritziak nekez topatuko dituzue bertan, ezker abertzalearen albisteak gutxi (kontrakoak badira, hobe), presorik edo torturarik ez…
Unibersitaterako egin nuen “ikerketa” batean argi ikusi nuen duela urte batzuk. Baina gero eta nabarmenagoa da Diario Vascoren (Vocento taldeko egunkarien) norabide bakarreko ildoa. Gustatuko litzaidake tartea hartzea horretaz mintzatzeko, EITBrekin egin nahi dudan bezala. Horrez gain, bi taldeetako langileen egoera prekarioaz ere hitz egingo dugu beste batean, eta jasotzen duten tratuaz. Zaila izango da testigantza zuzenak lortzea eta ez dut ur handiegitan sartu nahi, baina jendeak jakin beharko luke, oso kezkagarria baita. Eta gero “kalitatezko kazetaritza” eskatzen digute…
Popularity: 15% [?]
