EITBren gainbehera

Azaroa 5, 2009

Tartea hartu beharrean nabil EITBrekin gertatzen ari denaz idazteko. Baina, beti bezala, egunerokoak denbora jaten dit. Dena den laburbilduz, esan nahi dut, ez zaitela batere normala iruditzen EITBrekin gertatzen ari dena. Nola izan daitezke hain lotsagabeak eta aurpegihandiak? Kontrol ideologikoa disimulatzen ere ez dira ahalegintzen ari. Hain da agerikoa…
Urtzi Urkizuk Berrian dioen bezala (asko gustatu zait artikulua), aurreko Gobernuak ere kontrolatu nahi zuen EITB. Noski, hedabideak menpean izatea boterean dauden guztien nahia da. Horiek horrela izanda ere, egungoa latza da. Beti dioguna: kate publikoa da, guztiok ordaintzen duguna, eta alde guztietako informazioa jaso beharko genuke. Gero, audientzia galtzen dutela. Ez zait harritzen. Aldebakarreko informazioa bakarrik jaso behar badugu… Hori ez da konfrontazio gobernu batek bilatzen duena? A ez, orain ez dagoela horrelakorik. Aurpegia behar da gero!
Zerbait “sakonagoa” idazteko tartea hartzen dudan bitartean, interesa duenak eta orain arte gertatutakoak jakin nahi dituenak hemen ditu lotura interesgarri batzuk.
- Berria: NODOberri.
Beto eta bazterketa ideologikoak EITBn.
- Gara: Críticas en EITB por aplicar las nuevas «directrices editoriales».
Los informativos de ETB.
- Deia: Destituidas dos editoras de ETB por la información relativa a la detenciones.
ETB-2 se hunde en septiembre y ya es la cuarta cadena.
- ZuZeu: ETBko aldaketak: barne lurrikara?
- El Correo: hemen agertu behar zuen albistea “desagertu” egin da.

Eta orain, dibertigarriena. Gainera, EITBk lege neurriak hartuko, langileen aurkako jazarpenagatik. Kanpokoak izango dira orain etxean gertatzen denaren errudunak…

3 Responses to “EITBren gainbehera”

  1. Agian, duen garrantzia eman behar diogu datu honi, ez? Bestalde, off-eguna prestatzeko komunikabide libreekin zeozer egitea egokia litzatekeela iruditzen zait; irrati libreekin, adidibidez. Gainera, kalean islatzeko zine emanaldiak, debateak eta hitzaldiak egin ditzakegu.

  2. Ups! Ahztu egin zait link-a jartzea: http://www.izaronews.info/2009/10/etb-2-registro-el-domingo-una-de-las-peores-audiencias-de-su-historia.html

  3. Hona beste bat, Kulturara bideratutako diru erdia eramango omen du EITBk: http://www.elmundo.es/elmundo/2009/11/05/paisvasco/1257440398.html

Leave a Reply