Yoani Sanchez sekulako fenomenoa bihurtu da azken hilabeteetan. Kubako blogaria da, Kubako ustezko “tragediak” kontatzen dituena. Interneteko eskubidea mugatzen diotela salatu izan du, hainbat sari eman dizkiote eta Kubatik ateratzen ez diotela utzi jakinarazi du, duela gutxi bahitzen saiatu omen ziren, askatasun falta itogarria dela, Kuba hondoratzera doala… Hausnarketarako hainbat galdera bota nahi ditut.
Nola da blogaria Internetik ia ez badu? Hasteko, Kuban mundu guztiak dauka Internet ia mugatua. Guztiak konektatuko balira, konexioa eroriko litzateke. Eta pentsatu duzue zergatik duten hain konexio kaskarra? Ameriketako Estatu Batuek oztopatzen diotelako. Beste hainbat kontutan bezala, Interneten ere “blokeoa” du Kubak.
Lautan debekatu omen diote Kubatik ateratzea, blogari bezala, “disidente eta bakezale” bezala eman dizkioten sariak jasotzeko. Benetan berari bakarrik mugatzen dizkiote sartu-irteerak? Kubako Gobernuaren kontua bakarrik da?
Duela gutxi bahitzen saiatu zirela salatu zuen, baina ihes egitea lortu zuela. “Bahiketa” nahiko susmagarria izan zen. Zergatik bera? Zertarako? Nork?
Askatasunak mugatuta omen daude Kuban. Europan bizi izan zen eta irlara itzuli zen, zergatik? Ez da hain txarra izango, ezta?
Ohituta gaude Kubari buruzko gezurrak entzun, ikusi eta irakurtzera: homosexualen kontrako jazarpena, errazionamendu libreta dutela… hainbat eta hainbat. Albiste dena ezkutatu egiten digute, eta beste edozein tokitan albiste ez litzatekeena puztu egiten dute. Nik ez dut bertatik bertara Kuba ezagutzen, baina irakurtzen ahalegintzen naiz, benetako errealitatea ezagutu asmoz. Eta Yoanik kontatzen diguna ez dut uste benetakoa denik.
Esan bezala, salatzen dituenak dudazkoak iruditzen zaizkit, baina baita pertsonajea bera ere. Zein da benetan Yoani Sanchez? Zergatik lortu du hainbesteko oiartzuna? Benetako pertsona da? Bat baino gehiago agian? Norbaitek (beste herrialde batek, agian, bere intereserako sortutako trikimailua?
Hemen bere bloga. Bakoitzak atera ditzala bere konklusioak.
Bi artikulu interesgarri ere uzten dizkizuet.
Bata, Yoani fenomenoari buruzkoa da: Salim Lamrani, Rebelion.
Bestea, Yoaniren ustezko bahiketa saiakerari buruzkoa, eta sarean jendeak izandako erantzunari buruzkoa: ¿Una disculpa?
Gaian sakondu nahi duenak, hainbat artikulu topatuko ditu sarean.
Popularity: 15% [?]

He venido a agradecerte tu enlace. Eso sí, no entiendo nada de nada de Euskera. Así que me limitaré a eso.
Saludos!