Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Droga menpekotasun

January 21st, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

Droga menpekotasun. droga mendekotasun (drogomenpekotasun*).

Doan vs. dohainik

January 20th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

doan, doako, doakotasun. dohainik, dohainikako,

Disolbatu

January 19th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

1. Kimikan. disolbatu.
2* e. desegin.

Hamasen adar armatua disolbatu arte itxarongo dute*[e.] Hamasen adar armatua desegin arte itxarongo dute.

Disko

January 18th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

disko (diska*). Disko konpaktua.

Disfrutatu*

January 17th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

disfrutatu* e. gozatu.
Gogotik disfrutatu zuten haurrek mendian*[e.] Gogotik gozatu ziren haurrak mendian.

Disko jartzaile

January 16th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Disko jartzaile (disc-jockey*). Laburturik, ‘DJ’.
Euskal Herriko DJak gero eta hobeak dira.

Desberdin

January 15th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Askotan, kalko hutsa da, eta guztiz anbiguoa, gainera: ez dago jakiterik ‘guzti’ edo ‘batzuk’ adierazi nahi duen.
Maiatzean eratu genuen taldea, ideologia desberdinetako jendearekin*[e.] Maiatzean eratu genuen taldea, ideologia guztietako jendearekin. Maiatzean eratu genuen taldea, zenbait ideologiatako jendearekin.
Sari asko irabazi ditu zinemaldi desberdinetan*[e.] Sari asko irabazi ditu hainbat zinemalditan.

Denda

January 14th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

1. Bereiz idatziko ditugu denden izenak: ‘altzari denda’, ‘belar denda’, ‘erloju denda’, ‘liburu denda’, ‘zapata denda’…
Salbuespen bat egingo dugu: ‘loradenda’. ‘Hiztegi Batua’-n aukeran utzi dute marra, bi salbuespenekin: ‘loradenda’ eta ‘zapata-denda’. Kopistegi*: kopia denda.

Deabrutu

January 13th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

1. deabrutu (demonizatu*, satanizatu*).
Islama deabrutzea leporatu dio Malaysiako lehen ministroak Mendebaldeari.
ERCko idazkari nagusi Josep Lluis Carod-Rovira deabrutu ondoren, orain inoiz ez bezalako eraso mediatikoa egiten ari zaizkio Kataluniari.

Data

January 12th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gehiegi erabiltzen da.
Eztabaidaren hasiera data zehaztu gabe dute*[e.] Eztabaida noiz hasiko den zehaztu gabe dute.
Ertzaintza Bilboko egoitzara sartu zen data hartan, abuztuaren 27an*[e.] Ertzaintza Bilboko egoitzara sartu zen egun hartan, abuztuaren 27an