Kontuz aditz laguntzailearekin.
Etengabe dantzatu zuten arratsalde guztian*[e.] Etengabe dantzatu ziren arratsalde guztian.
Aurreskua beste inork baino hobeki dantzatzen du Lizeagak. Mingaina ederki dantzatu duzu.
= Kalte ordaina.
Denbora adierazten du. Beraz, ez nahasi ‘dagokionez’ formarekin. Dagokionean egingo du, baina ez lehenago.
dagokionez.
Tenperaturari dagokionean, neguak leunagoak izango dira*[e.] Tenperaturari dagokionez, neguak leunagoak izango dira.
Espero baino lehen gertaturikoei buruz mintzatzeko erabiltzen da. Dagoeneko bukatua du lana.
Honezkero (honez gero*). Ustea adierazteko erabiltzen da.
Honezkero iritsi da etxera.
Honezkero iritsiko zen etxera.
Honezkero iritsi dateke etxera.
