Neurriz erabiltzekoa da.
ETAri leporatu zioten atentatuaren egiletza*[e.] ETAri leporatu zioten atentatua egin izana.
Batzuetan, aski da ‘kabitu’, ‘lekua izan’…
Auto horrek edukiera handia du*[e.] Auto horrek asko kabitzen du.
Bostehun laguneko edukiera du aretoak*[e.] Bostehun lagunetzako tokia du aretoak.
Ez da ‘eta’-ren baliokidea.
George Bush, Nelson Mandela edo Elizabeth Taylor ibili dira itsasontzi horretan*[e.] George Bush, Nelson Mandela eta Elizabeth Taylor ibili dira itsasontzi horretan.
Bidean, hainbat herrixka, bertzeak bertze Donaixti, Lartzabale edo Izpura *[e.] Bidean, hainbat herrixka, bertzeak bertze Donaixti, Lartzabale eta Izpura.
Alferrik erabiltzen da askotan.
Donostiako Zinemaldiaren 50. edizioa*[e.] Donostiako 50. Zinemaldia.
Arco arte azokaren aurtengo edizioa ere kontserbadorea izango da*[e.] Arco arte azoka aurten ere kontserbadorea izango da.
Aurtengoa laugarren edizioa da. Aurtengoa laugarren aldia da.
1. Ebanjeliokoa, ebanjelioari dagokiona.
2. Eliza protestante batzuei dagokiena.
Eliza ebanjelikoa zabaltzen hasia da Euskal Herrian.
Gehienetan, aski da ‘atera’ edo ‘hustu’ erabiltzea.
Sutea zabaldu baino lehen ebakuatu zituzten *[e.] Sutea zabaldu baino lehen atera zituzten.
Etxea ebakuatu behar izan zuten*[e.] Etxea hustu behar izan zuten.
Egokiagoa: Interneteko banku eragiketak.
e-helbidea e. helbide elektroniko. e-learning
e. ikaskuntza elektroniko.e-mail e. mezu elektroniko, posta elektroniko (e-posta*).
E-mail bat bidali nion atzo*[e.] Mezu (elektroniko) bat bidali nion atzo.
Nire e-maila ez dabil*[e.] Nire posta (elektronikoa) ez dabil.
