Archive for Martxoa, 2010

Esanguratsu

Posted by Zentik On Martxoa - 31 - 2010

Ez erabili ‘handi’ adierazteko.
Igoerarik esanguratsuena Gamesako Eolikak izan du*[e.] Igoerarik handiena Gamesako Eolikak izan du.

Popularity: 3% [?]

Errodaia, errodaje

Posted by Zentik On Martxoa - 30 - 2010

errodaia, errodaje 1* e. filmatze, filmaketa.
Gidoirik ez zegoenez, ezusteak izan zituzten errodaian*[e.] Gidoirik ez zegoenez, ezusteak aurkitu zituzten filmatu bitartean/ filmaketan.

errodaia, errodaje 2* e. ibili, ibiltze.
Sasoian jartzeko, errodajea falta zaio*[e.] Sasoian jartzeko, ibiltzea falta zaio.

Popularity: 3% [?]

Erreskate

Posted by Zentik On Martxoa - 29 - 2010

erreskate 1. ‘Hiztegi Batua’-n ageri da. Gehienetan, aski da ‘salbamendu’ edo ‘salbatzeko lan’.
Erreskate taldeak atera zuen handik*[e.] Salbamendu taldeak atera zuen handik.
erreskate 2. ‘Hiztegi Batuan’ ageri da. Gehienetan, aski da ‘bahisari’.
Ez dute erreskaterik ordaindu nahi*[e.] Ez dute bahisaririk ordaindu nahi.

Popularity: 3% [?]

Errenta

Posted by Zentik On Martxoa - 28 - 2010

errenta 1. Mozkina. Jokoa ez da errenta.

errenta 2. Alokairua. Errentan ipini dute etxea.

errenta 3* e. alde. Kiroletan, ez erabili ‘alde’ adierazteko.
Bigarren zatian, bost goleko errenta lortu zuten etxekoek*[e.] Bigarren zatian bost goleko aldea lortu zuten etxekoek.
Bi segundoko errentari eutsi zion Ermukoak*[e.] Bi segundoko aldeari eutsi zion Ermukoak.

Popularity: 3% [?]

Errekurritu

Posted by Zentik On Martxoa - 27 - 2010

errekurritu* e. -ra jo, helegitea/errekurtsoa jarri/aurkeztu/egin.
Erabaki hori salatzeko, Lorden Ganberara errekurritu zuten giza eskubideen aldeko elkarteek*[e.] Erabaki hori salatzeko, Lorden Ganberara jo zuten giza eskubideen aldeko elkarteek.

Popularity: 3% [?]

Errei

Posted by Zentik On Martxoa - 26 - 2010

errei* e. bide, lerro.
Hiru erreiko errepidea egitea erabaki dute*[e.] Hiru bideko errepidea egitea erabaki dute. Hiru lerroko errepidea egitea erabaki dute.

Popularity: 3% [?]

Errealitate bihurtu

Posted by Zentik On Martxoa - 25 - 2010

Alferrikako itzulia da.
Inoiz baino zailagoa da eliteen ametsa errealitate bihurtzea*[e.] Inoiz baino zailagoa da eliteen ametsa betetzea.

Popularity: 3% [?]

Errauskailu, errauste planta

Posted by Zentik On Martxoa - 24 - 2010

Errauskailu. errauste planta (erraustegi*). Egokiena: errauste planta.

Popularity: 3% [?]

Eroskeria

Posted by Zentik On Martxoa - 23 - 2010

Eroskeria (kohetxo*).
Eroskeria eta iruzurragatik auzipetu dute Un-Yong Kim, NOPeko presidenteorde ohia.

Popularity: 3% [?]

Erdi

Posted by Zentik On Martxoa - 22 - 2010

erdi 1. Aurretik pluraleko erreferentea izanez gero, pluralean deklinatzen da ‘erdi’. Orobat ‘heren’, ‘laurden’ eta horrelako gainerakoekin.
Etsamina arretaz egin arren, galderen erdia ahaztu zaio*[e.] Etsamina arretaz egin arren, galderen erdiak ahaztu zaizkio.
Herritarren heren bat ez dago ados*[e.] Herritarren herenak ez daude ados.

erdi 2. Erdi lo dago. Erdi negarrez utzi zuen.

Popularity: 3% [?]