Fantzine: Argitalpen kontrakulturala, banatzaile komertzialez besteko bideetatik zabaldua.
Miresle, jarraitzaile, zale.
ahaide, senide, senitarteko, familiarteko, familiako.
-en faltan sumatu.
Jokalari ona da, baina jokatu ez duenean taldeak ez du faltan bota*.
Jokalari ona a, baina jokatu ez duenean taldeak ez du sumatu haren falta.
Gizalege, kirol lege, joko garbi. Kiroletan, ‘kirol lege’ erabil daiteke; bestela, hobe ‘gizalege’.
eztandarazi* e. leherrarazi, zartarazi.
Altsasuko eta Zumarragako postetxeetan lehergailuak eztandarazi dituzte*[e.] Altsasuko eta Zumarragako postetxeetan lehergailuak zartarazi dituzte.
Aditzaren araberakoa du laguntzailea.
Ezin dute joan Nafarroara*[e.] Ezin dira joan Nafarroara.
Ez erabil ‘inhabilitatu’ adierazteko. Batzuetan, ‘debekatu’ edo ‘galarazi’ nahikoa izango da.
Mediku izateko ezgaitu dute*[e.] Mediku lanetan jardutea debekatu/galarazi diote.
Ez erabili ‘desadostasun’ adierazteko.
Bazituzten ezberdintasun batzuk, baina ados jarri ziren luze gabe*[e.] Bazituzten desadostasun batzuk, baina ados jarri ziren luze gabe.
Askotan, kalko hutsa da, eta guztiz anbiguoa, gainera: ez dago jakiterik ‘guzti’ edo ‘batzuk’ adierazi nahi duen.
Maiatzean eratu genuen taldea, ideologia ezberdinetako jendearekin*[e.] Maiatzean eratu genuen taldea, ideologia guztietako jendearekin. Maiatzean eratu genuen taldea, zenbait ideologiatako jendearekin.
Sari asko irabazi ditu zinemaldi ezberdinetan*[e.] Sari asko irabazi ditu hainbat zinemalditan.
