Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Gerundio

June 28th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gerundioak honako hauek adierazten ditu: aldi berean gertatutakoak (‘erronka jo zion, aurrez aurre so eginez’) eta instrumentaltasuna edo modua (‘pilota gogor joz erantzun zion’). Beraz, besteetarako erabiltzea ez da egokia.

Beste helegite bat aurkeztuko duela jakinarazi zuen atzo, arrazoia emango diotela gaineratuz*.
Beste helegite bat aurkeztuko duela jakinarazi zuen atzo, eta arrazoia emango diotela gaineratu.

Gerturatu

June 27th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gerturatzen dena ez da iristen helmugaraino.

Gauero haren etxera gerturatzen ginen, eta askotan elkarrekin afaltzen genuen*.
Gauero haren etxera joaten ginen, eta askotan elkarrekin afaltzen genuen.

Gertakariak jazo*

June 26th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Kontuz kazetaritzako klixeekin. Gogaikarriak dira, ezin artifizialagoak eta guztiz alferrikakoak. Gainera, joskera bihurritzea ekartzen dute askotan.

Iruñeko Alde Zaharrean jazo ziren gertakariak, auto batek bi emakume harrapatu zituenean*.
Iruñeko Alde Zaharrean, auto batek bi emakume harrapatu zituen.
Iruñeko Alde zaharrean izan zen istripua: auto batek bi emakume harrapatu zituen.

Gerrilla, gerrillari

June 25th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

EZ: Gerrila*, gerrilari*.

Gerriko

June 24th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Autoetakoa, ‘(segurtasun) uhal’.

Gerra zibil

June 23rd, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Espainiakoari ’36ko gerra’ edo ‘Espainiako gerra’ esaten zaio.

Genero

June 22nd, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Genero 1: Hona hemen zinema genero batzuen izenak: biopic, drama, komedia, peplum, polizia film, road movie, spaghetti western, thriller, western, zientzia fikzio.

Genero 2: Kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten rola.
Genero indarkeria emakumeen kontrakoa izan ohi da, eta haurren kontrakoa ere bai.

Sexu: biologikoa.

Generalitat

June 21st, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Deklinatzeko orduan ‘e’ epentetikoa erabiltzen da: Generalitatea, Generalitateak, Generalitatearekin.

General*

June 20th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Egokia: Jeneral.

Gehiengo

June 19th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gehiengo motak: gehiengo erlatiboa edo soila, gehiengo absolutua edo osoa, eta gehiengo berezia. Nolanahi ere, oro har, neurriz erabiltzekoa da.

Herritarren gehiengoak bozkatu du*. Herritar gehienek bozkatu dute.