Hamasen telebista isilarazi nahi du Europako Batasunak

Ekaina 14, 2010

Europako Batasunak Hamasen telebista isilarazi nahi duela jakin dut Voltairenet-en bidez.

Hamasen telebista, Al Aqsa TV, Eutelsat satelite operadorearen bidez emititzen dute eta Eutelsat-en egoitza nagusia Frantzian dago. Horretaz bat-batean ohartuta, Europako Batzordeak Frantziako agintariei eskatu die “kanal horren emisioa lehenbailehen eteteko”.

Israelek Askatasunaren Flotillaren kontra egindako erasoari buruz Gazako herritarrek duten ikuspuntua jaso du Al Aqsa TV-k. Europako Batzordearen arabera, horrek “Israelen aurkako gorrotoa bultzatzen du”. 

Leave a Reply