Israel faxista bihurtu da, ja gelditu behar dugu!

Ekaina 1, 2010

(Michel Collon)

Noiz aldatuko du jarrera Israelek? Guk geldiarazten dugunean bakarrik. Gazako haurrak eta emakumeak masakratu ondoren, eskolak eta ospitalak bonbardatu ostean, anbulantzien kontra tiro egin eta arma kimikoak erabili ondoren, orain, gainera, Europako eta nazioarteko humanistak masakratu ditu.

Berriro, hedabideen informazio gezurrez beteta dago. Gaur [atzo] goizean entzuten ari nintzen irratian ez zieten hitza eman biktimei. Erasotzaileari bakarrik eman zioten hitza eta ohiko aitzakiak argudiatu besterik ez zuen egin.

1) Askatasunaren Flotillak ez zien kasurik egin Israelgo armadaren ohartarazpenei. Baina, ilegalki bereak ez diren lurrak blokeatzen dituen estatu baten agindu ilegalei noiztik egin behar zaie kasu?

2) Gazan gosez eta botikarik gabe bizi diren herritarrei laguntzeko eskubiderik ez dute ontziek? Baina Israelen blokeoak eskubidea du nazioarteko zuzenbidea guztiz bortxatzeko!

3) Soldadu israeldarrak erasotu zituzten. Nolatan ez dugu lehenago pentsatu! Israelen krimenak bidezko defentsan egindakoak dira beti.

Israelez hitz egin dezagun! liburuan aipatu nuen bezala, gezur horiek guztiak Israelen “gerra propagandaren oinarriak” besterik ez dira. Gauero, toki guztietan galdera bera dago airean: Zer egin dezakegu guk, herritar soilek, desinformazioa gainditzeko, jendeari begiak irekitzeko eta masakre hauek geldiarazteko?

Erantzuna sinplea da. Hasteko, informazioaren borroka irabazi behar dugu gure inguruan ditugunekin (eskolekin, enpresekin, auzoeki, lagunekin…) ahalik eta gehien hitz eginez. Ahalik eta gehien, eta ahalik eta hoberen: hedabideen gezurrak eta mitoak gezurtatuko dituzten ezagutzak kontatuz, eta aurreiritziak borrokatuko dituzten metodo zentzudunekin eta eraginkorrekin; tabuak deuseztatu eta jendartean benetako eztabaida demokratikoa ezarri. Posible da.

Israelek eragindako krimenek ahalguztiduna dela erakusten digute? Alderantziz. Israel gero eta ahulago sentitzen da, bere aldekoak ere zatikatzen ari dira. Eta oraindik zigorgabetasunaren onurak baditu, AEBen babesagatik da, baita Europaren babesagatik ere. Guri, beraz, gure buruzagi politiko konplizeak estutzea tokatzen zaigu.

Zabal dezagun Europak 28. kidea babestu duela hartu duen jarrerarekin. Gogorarazi dezagun toki guztietan Sarkozyk harro esan duela atzerrian dauden preso frantses guztiak erreskatatzera joan dela: baina ez du ezer egin Salah Hamouri defendatzeko (Frantziako-Palestinako gaztea preso politikoa da Israelen). Ezagutarazi dezagun toki guztietan Europa Israel laguntzen ari dela produktu ilegalak inportatzen, eta horrek nazioarteko zuzenbidea bortxatzen duela. Horregatik, legezkoa da Israel boikoteatzea, Alliot Marie Frantziako Barne ministroak kontrakoa dioen arren. Errepika dezagun toki guztietan, palestinarrek aukeratutako gobernua ez aitortuta eta gobernuarekin negoziazioa ukatuta, Europak semaforo berdea jarri duela Israelek Gaza bonbardatzeko. Zabal dezagun toki guztietan Europako ekoizleak direla Israeli armak saltzen dizkietenek, Sarkozyren, Merkelen eta gainontzekoen laguntzarekin. Beraz, Israelek bonbardatzen eta masakratzen ari denean, Sarkozy, Merkel eta gainontzekoak ere bonbardatzen eta masakratzen ari dira.

Gauza horiek guztiak modu sinplean eta zehatzean azaltzen baditugu, jendea benetan gertatzen ari denaz ohartuko da eta presioa egingo du krimen horiekin bukatzeko.

Zabal ezazue informazio hau. Interpelatu zuen buruzagi politikoak eta hedabideak. Baina, bereziki, dei egin zuen bizilagunei ja mobilizatzen hasteko eta krimenak salatzeko. Zabal dezatela Israelen kolonialismoari buruzko benetako historia, zer arrazoi ekonomiko eskandalagarriengatik babesten duten AEBek eta Europak. Horrela, Israelek hedabideen bidez zabaltzen dituen gezurrak eta mitoak gezurtatuko ditugu.

Presioa egitean, zuzenbidearen gaineko errespetua ezarri ahal izango dugu eta krimenekin bukatu.

1) Europako herrialdeek ez dituzte onartu behar Israelgo enbaxadoreak, eta Israelekin dituzten akordio ekonomiko, politiko eta militar guztiak eten behar dituzte.

2) Zuzenbidea errespetatu arte, Israelgo produktu guztiak boikoteatu behar dira.

3) Hedabideek biktimei eman behar diete hitzam eta Israelen propaganda hedabideek zabaldutako gezurrei buruzko eztabaida publikoa planteatu behar dute.

One Response to “Israel faxista bihurtu da, ja gelditu behar dugu!”

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Gorka Julio and Euskal blogosfera, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: Israel faxista bihurtu da, ja gelditu behar dugu!: (Michel Collon) Noiz aldatuko du jarrera Israelek? Guk geldiara… http://bit.ly/ceSIYa [...]

    [WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (74.112.128.46) doesn’t match the comment’s URL host IP (74.112.128.10) and so is spam.

Leave a Reply