Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Agian bakarra esatea gehiegi izan daiteke, baina bakarrenetakoa izango da ziur. The Musalman egunkaria, eskuz idazten jarraitzen dute Indiako Chennain. Erredaktore talde txiki batek idazten du, eta senideak direla diote.

Egunkaria, lehen aldiz, 1927an kaleratu zuten, Janab Syed Azmathullah’s-en gidaritzapean. Urdu hizkuntzan idatzitako zaharrena da. Hala ere, albisteak ez dituzte korrespontsalek idazten, ez dutelako horretarako dirurik. Egunkariko langileek ingelesetik itzultzen dituzte albisteak, egunero, eta eskuz idazten dituzte.

Azken datuen arabera, 23.000 harpidedun ditu: gehienak helduak eta India hegoaldeko komunitate musulmanetako kideak. Arratsaldean iristen zaie egunkaria.

Lau orri ditu. Lehenengoan, Indiako eta nazioarteko albisteak biltzen dituzte. Bigarrenean eta hirugarrenean, albiste lokalak jasotzen dituzte. Azkenekoa kirolentzako da. Azken orri horretan, behealdean, zati txuri bat uzten dute, azken orduko albisteentzat.

Wired aldizkarian bildu dute egunkariari buruzko argazki galeria bat.

Aurtengo bideo bat:

Datorren bideoa iazkoa da, baina gaztelaniaz dago:

 

Japonian eskuz idatzitako egunkaria

Japonian, lurrikararen eta tsunamiaren ondoren, kalte gehien jasan zituzten zonaldeetako bateko kazetariek eskuz idatzi zituzten albisteak. Shimbun Ishinomaki Hibi kazetaren zazpi orri original Newseum-ek eskuratu ditu, Washingtonen dagoen kazetaritzari buruzko museoak.

Datorren maiatzaren 2tik izango da horiek ikusteko aukera. Kazetariek linternak eskuan, rotuladoreekin idatzi zituzten albisteak, sei bat egunetan. Bereziki, laguntza zentroetarako idatzi zituzten, komunitatea informatzeko asmoz.

Lehenengoa martxoaren 12an kaleratu zuten. Ondoren, inprimatutako lehenengoa, argindarra berreskuratuta, martxoaren 18an kaleratu zuten.

Ishinomakin, 160.000 pertsona inguru bizi dira eta, kalte gehien jasan zituen hirietako bat izan zen. Etxeen ia %80 kaltetu zituzten lurrikarak eta tsunamiak. 1.300 pertsona hil dira eta 2.700 inguruk desagertuta jarraitzen dute.

Titularrak

April 23rd, 2009 | Posted by Zentik in Bitxikeriak - (0 Comments)

Hilabeteko esperientziaren ondotik, Usurbilgo Udalak -San Markoseko Mankomunitatearekin batera- atez ateko zabor bilketari buruzko datuak jakinarazi ditu, apirilaren 23ko egunkarietan argitaratu direlarik. Emandako datuen arabera, %76 gehiago birtziklatu da azken hilabetean udalerrian, sistema berria martxan jarri denetik. Eta horrela, gehiago birtziklatzearen ondorioz, askoz zabor gutxiago bidali du Usurbilek zabortegira (%58 gutxiago, zehazki).

Bada, zenbakiak ardatz dituzten albisteekin askotan gertatzen den bezala, kazeta bakoitzak nahi duen zifra azpimarratzen du titularrean. Berria-k: %76 gehiago birtziklatu dela. Noticias de Gipuzkoa-ren kasuan, datu hori azpititularrera darama, Usurbilgo birtziklatze maila ia hirukoiztu dela titulatuz. El Diario Vasco-ren titularra, berriz, honakoa: Usurbilek %58 zabor gutxiago bidali duela zabortegira.

Ikusten denez, antzekoak dira titularrak, bai, baina ez berdinak. Eta ez da kasualitatea.

Azkenik, Usurbilen erreusaren portzentajea iraultzea lortu dutela titulatu du Gara egunkariak. Nire ustez, titular kaskarrena da hau, “iraultzea” gisako terminoa erabiliz inpartzialtasun gutxi uzten duelako agerian.

Kazetaritzaren etorkizuna?

April 15th, 2009 | Posted by Zentik in Bitxikeriak | Hausnarketak - (0 Comments)

Webgune honetan topatutako montajea kuriosoa da. Honelakoa izango ote da kazetaritzaren etorkizuna?

Errealitatea…

April 8th, 2009 | Posted by Zentik in Bitxikeriak - (0 Comments)

Lau hitzekin oso ondo deskriba daiteke errealitate bat. Lau hitzekin, bai. Edota irudi batekin, marrazkitxo batekin… Hori da, esaterako, txiste honek egiten duena. Elcascarrabias.blogspot.com-ean topatu dugu.
Post honek, beraz, lau hitz ere baino ez ditu behar.

telediarios

Pasaia Bizkaia omen da

April 6th, 2009 | Posted by Zentik in Bitxikeriak - (0 Comments)

Badaude akats batzuk denok egin ditzakegunak, baina txikiak izanik ere, ez da komeni horrelakorik egitea: adibidez, leku izenak jartzea, benetan non dauden konfirmatu gabe. Bitxikeria moduan jarri dugu, ez baita ezer larria, baina nahastera eraman dezake irakurlea. Artikulu honen lehen paragrafoan, Pasaia Bizkaia dela diote. De Pescadores a soldados de mar.

Horrelakoak ere gertatzen dira…

March 31st, 2009 | Posted by Zentik in Bitxikeriak - (0 Comments)

maidergara

Korrika eta Noticias taldea

March 27th, 2009 | Posted by Zentik in Bitxikeriak | Hausnarketak - (0 Comments)

Egunkari baten azala egunkariaren beraren aurkezpen txartela modukoa dela esan ohi da. Askotan ez diegu behar adineko arretarik eskaintzen azalei, zuzenean egunkaria irenstera goazelako. Baina azalei tarte gehiago eskaintzea merezi du. Oso ariketa pedagogikoa, zinez.

Ostirala 27an, adibidez, egunkarietara jo dugu, bezperan hasitako Korrikaren 16. aldia azaletara nola ekarri duten ikusteko. Berria eta Gara egunkarien azaletan espazio nabarmena hartu du gaiak, espero zen bezala. Bitxikeria gisa, gainera, argazki bera aukeratu dute. Deia-k ere ekarri du Korrika azalera, baina espazio txikiagoa emanez, silueta moduan. Diario Vasco-k, ordea, zero patatero.

Bitxiena, ordea, Noticias taldekoen azalak izan dira; 16. Korrika Erriberan hasi da, Tuteran. Bada, biharamuneko Nafarroako Diario de Noticias-en, azaleko argazki nagusia ez da hori izan, herrialdeko aktore multzo batena baizik, martxoaren 27an Antzerkiaren Egun Mundiala dela-eta. Korrikak argazki txikia baino ez du merezi, azalaren goialdean.

20090327

Aldiz, egunkariaren anaia gipuzkoarraren azalean, Noticias de Gipuzkoa-n alegia, azaleko argazki nagusia Korrikari eskaintzen zaio, bai.

gipuzkoakoa

Nola uler daiteke hau, komunikabide talde berdinaz ari garenean? Taldearen Gipuzkoako bertsioan Korrikari hainbesteko espazioa ematea ez dago gaizki, noski. Korrikak merezi du, ezbairik gabe. Ilogikoa dena da egunkariaren Nafarroako bertsioan hain espazio gutxi ematea Korrikari, justuki, Nafarroan bertan hasi denean euskararen aldeko ekimen erraldoia. Taldearen Gipuzkoako kazeta Korrikarekin zabaldu badute, logikoa litzateke Nafarroako kazetan ere gauza bera egitea. Baina, are eta logikoagoa, Korrika bera Nafarroan hastean. Objektiboki, beraz, arrazoiak soberan zeuden Diario de Noticias-en azala gai horri emateko. Gainera, Nafarroan, egun berean, ez zen egon bestelako argazki nagusirik (istripurik, ezbeharrik, inauguraziorik, mobilizaziorik…), Korrikari azaleko argazki nagusia ez ematea argudia zezakeena.

Diario de Noticias-en azalean, “el periódico de todos los navarros” leloa dakar. Bada, Korrika 16. aren hasieran, bederen, Nafarroako euskaltzaleen egunkaria ez da izan kazeta hau.

Kopiatu eta itsatsi

March 25th, 2009 | Posted by Zentik in Bitxikeriak - (0 Comments)

Sinisten hasi behar ote dugu, kazetarien lana bulego lana dela? Hainbat webgunetan ikusi dugu argazki honetan ageri den titularra. Teletipoa bere horretan kopiatu dute, akatsarekin (a un = aun).

Titularrean erabiltzen duten “subjektuak” ere merezi du komentarioren bat, baina gai hori beste baterako utziko dugu…

Aun