BERRIA Fundazioak eta Innobasquek Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen hitzaldi zikloa antolatu dute, elkarlanean.
Hiru hitzaldi izango dira datorren astetik aurrera, gure iritziz, oso interesgarriak. Gu ere bertan izango gara (izena eman behar da, astelehena baino lehen). Hona egitaraua:
Apirilak 26 (osteguna). Hizlari: Juan Varela (periodistas21.blogspot.com). Gaia: Testuinguruaren araberako komunikabideak. Garai zailetan informazio hartzaileei laguntzeko kazetaritza. 11:00etan, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.
Maiatzak 8 (asteartea). Hizlari: Pablo Mancini (pablomancini.net). Gaia: Kazetaritza hackeatzen. Komunikabide banatuak eta hartzaileei begirako berrikuntza. 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean.
Maiatzak 24 (osteguna). Hizlari: Vicent Partal (vilaweb.cat). Gaia: Komunitatea eta parte hartzea: egunkaria eta prentsa berriz asmatzen. 11:00etan, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.



