Gehiegi erabiltzen dira. Gogoan izan beste modu batzuk ere badaudela hori adierazteko: -ren adierazgarri izan, -ren erakusgarri izan, -ren ispilu izan, adierazi, erakutsi…
Archive for the ‘Hiztegia’ Category
-en aurrean
Irudizko zentzuan gehiegi erabiltzen da.
Jokabide horren aurrean, prest gaude zerbait egiteko*[e.] Jokabide hori ikusirik, prest gaude zerbait egiteko.
Inposizioen aurrean, gure izaera indarberritzen dugu*[e.] Inposizioen aurka, gure izaera indarberritzen dugu.
Eman
Kontuz kalkoekin.
Aldaketak eman dira gizartean*[e.] Aldaketak izan dira gizartean. Gizartea aldatu egin da.
Bestelako fenomenoak ere ematen dira gure artean*[e.] Bestelako fenomenoak ere izaten/gertatzen dira gure artean.
Elkarbizitza, bizikidetza
Batzuetan, hobe da perifrasira jotzea.
Urteetako elkarbizitzak monotonia ekartzen du*[e.] Urteetan elkarrekin bizitzeak monotonia ekartzen du.
Ekin
Aditz laguntzaileak ‘dio’ sailekoa izan behar du.
Buru-belarri ekin zuen erasoan*[e.] Buru-belarri ekin zion erasoari.
Gogor ekin zuen Israelgo Poliziak*[e.] Gogor ekin zion Israelgo Poliziak.
-ekiko
Gehiegi erabiltzen da.
Bertso munduan eten bat ekarri zuen Amurizak, eta bertsoak egiteko eta ulertzeko modua aldatu zen. Zer aldatu zen aurreko belaunaldiarekiko?*[e.] Bertso munduan eten bat ekarri zuen Amurizak, eta bertsoak egiteko eta ulertzeko modua aldatu zen. Zer aldatu zen aurreko belaunaldiaren aldean?
Ekidin
Hobe: eragotzi, saihestu.
James Bond saiatuko da hori ekiditen*[e.] James Bond saiatuko da hori eragozten.
Ejerzito, armada
Ejerzito. armada (ejertzitu*). Lur(reko) armada, itsas(oko) armada, aire(ko) armada.
Egoera txarrean egon
egoera txarrean egon* e. gaizki egon, hondatuta egon, (janaria) galdu.
Futbol zelaia egoera txarrean zegoen*[e.] Futbol zelaia gaizki zegoen.
Etxea konpondu beharra daukagu, egoera txarrean egon baino lehen*[e.] Etxea konpondu beharra daukagu, hondatu baino lehen.
