boto (botu*). Hona hemen botoekin zerikusia duten zenbait hitz:. boto baliagarri, boto baliogabe, boto egin, botoa eman, boto-emaile, botopaper edo bozka-orri (papeleta*), boz, boza eman, boz-emaile, bozaldi, bozka (‘bozketa’ esan nahi du, ez ‘boto’), bozkaleku (hautesleku*), bozkatu, bozkatzaile, bozketa, postaz emandako boto / posta bidezko boto.
boz 1 (bozka*).
Kontuz aditz laguntzailearekin. Gogor borrokatu dute bidegabekeriaren kontra*[e.] Gogor borrokatu dira bidegabekeriaren kontra. Gogor borrokatu dute bidegabekeria.
Erdarazko ‘vivir’ / ‘vivre’ guztiak ez dira ‘bizi’ ezinbestean.
Ekonomiak krisia bizi du*[e.] Ekonomia krisian dago.
Aldi berekotasuna adierazten du. Ez erabili bi ideia kontrajartzeko.
Gonbidatuek hitz egin nahi zuten bitartean, aurkezleak nahiago zuen saioa musikaz osatu*[e.] Gonbidatuek hitz egin nahi zuten, baina aurkezleak nahiago zuen saioa musikaz osatu.
binkulante* e. bete beharreko.
Ikasleen erabakia binkulantea da*[e.] Ikasleen erabakia bete beharrekoa da.
Batzordearen aholkua ez da binkulantea*[e.] Batzordearen aholkuak ez du ezertara behartzen.
bilduta egon* e. bilera batean egon.
LABeko arduradun bat auzitara eraman nahi dute, baina hura Donostian bilduta egon zen egun hartan*[e.] LABeko arduradun bat auzitara eraman nahi dute, baina hura Donostian bilera batean egon zen egun hartan.
Gehiegi erabiltzen da.
Sindikatuekin negoziatu eta akordioak bilatu nahi ditu zuzendaritzak*[e.] Sindikatuekin negoziatu eta akordioak lortu nahi ditu zuzendaritzak.
Ez dugu liskarrik bilatu nahi*[e.] Ez dugu liskarrik nahi.
Batzuetan, ‘biktimarena egin’ ere erabil daiteke.
San Gilen ustez, Ibarretxek “biktimismoa” egiten du*[e.] San Gilen ustez, Ibarretxek “biktimarena” egiten du.
bikote 1. Bik osatzen duten multzoa.
Jone eta zu, hori bai bikote ederra!.
bikote 2* e. bikotekide, bikote-lagun. Bikoteko kide bakoitza.
Jone da zure bikotea?*[e.] Jone da zure bikotekidea/bikote-laguna?bikotekide, bikote-lagun. Bikoteko kide bakoitza.
egitezko bikote* e. izatezko bikote.
Gehiegi erabiltzen dira. Ez ahaztu askotan badirela beste modu batzuk hori adierazteko.
Iazkoaren bikoitza irabazi du enpresak*[e.] Iaz halako bi irabazi du enpresak.
Horri esker, oraingoaren bikoitza izango litzateke munduko ekonomian duten pisua*[e.] Horri esker, orain halako bi izango litzateke munduko ekonomian duten pisua.
