Gerra zibil
Espainiakoari ’36ko gerra’ edo ‘Espainiako gerra’ esaten zaio.
Genero 1: Hona hemen zinema genero batzuen izenak: biopic, drama, komedia, peplum, polizia film, road movie, spaghetti western, thriller, western, zientzia fikzio. Genero 2: Kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten rola. Genero indarkeria emakumeen kontrakoa izan ohi da, eta haurren kontrakoa ere bai. Sexu: biologikoa.
Deklinatzeko orduan ‘e’ epentetikoa erabiltzen da: Generalitatea, Generalitateak, Generalitatearekin.
Gehiengo motak: gehiengo erlatiboa edo soila, gehiengo absolutua edo osoa, eta gehiengo berezia. Nolanahi ere, oro har, neurriz erabiltzekoa da. Herritarren gehiengoak bozkatu du*. Herritar gehienek bozkatu dute.
Aditza singularrean erabili. Sozialistek bildu dituzte boto gehien*. Sozialistek bildu dute boto gehien.
Ez erabili ‘asko’ adierazteko. Jendea ez da gehiegi kezkatzen klima aldaketagatik*. Jendea ez da askorik kezkatzen klima aldaketagatik. Ez dugu gehiegi begiratu, baina itxura ona du*. Ez dugu askorik begiratu, baina itxura ona du.
Dagokion izena zenbakaitza denean, hobe ‘handiago’, ‘biziago’, ‘larriago’… Garrantzi gehiago eman diogu*. Garrantzi handiagoa eman diogu.
Ez erabili ‘eta’ juntagailuaren ordez. Jatorriko testua gehi oposizioaren zuzenketak aztertuko dituzte bihar*. Jatorrizko testua eta oposizioaren zuzenketak aztertuko dituzte bihar. Mikel Ezkerro, Guillermo Canut gehi Idoia Garai-Ormaetxea mintzatu zaizkigu*. Mikel Ezkerro, Guillermo Canut eta Idoia Garai-Ormaietxea mintzatu zaizkigu.