Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Frogatu vs probatu

May 16th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Frogatu/probatu: frogatu: froga eman.
Egia zela frogatu zuen.
Proba egin, dastatu.
Lan honetan probatu nahi dut ea egokitzen naizen. Sagardoa probatu genuen.

Froga vs proba

May 15th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (3 Comments)

1. Froga: epaitegietakoak ‘frogak’ dira, ez ‘probak’. Era berean, zerbait argi eta garbi erakusteko balio duena ‘froga’ da.
Begi bistan duzu nire arrazoibideen froga.

2. Proba. Esperimentuak, kirol lehiak eta etsaminak ‘probak’ dira, ez ‘frogak’.
Arrunt froga gogorra da maratoia. Arrunt proba gogorra da maratoia.

Formato*

May 14th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Formatu.

Forentsea*

May 13th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

Auzitegiko mediku, auzitegiko medikuntza…
Probintziako Medikuntza Forentseko Erakundea *. Probintziako Auzitegi Medikuntzako Erakundea.

Fondo*

May 12th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

Funts, bilduma.
Nazioarteko Diru Fondoa*. Nazioarteko Diru Funtsa.

Foileto*

May 11th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Liburuxka, eskupaper, eskuorri.

Fluxu

May 10th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Fluxu 1: fisikan eta ekonomian erabiltzen da.
Elektroi fluxu hori ziklikoa da. Bahimendua gogortuz, Kubaren finantza fluxuak eragotzi nahi zituzten.

Fluxu 2: jario, joan-etorri.
Hitzen fluxua*. Hitz jarioa.
Autoen fluxua*. Autoen joan-etorria.

Flirteatu*

May 9th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

Flirt, flirtean ibili, flirt bat izan (flirteatu*): maite jolasa, maite jolasean ibili.

Fitxaketa izan*

May 8th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

Klixe gogaikarria da.
Azken orduko fitxaketa izan da Xabi Alonso*.
Azken orduan fitxatu dute Xabi Alonso.

Fiskal

May 7th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

Hobe, zerga-. Zerga kontuei buruzko hainbat termino: objekzio fiskal, zerga aholkulari (aholkulari fiskal*), zerga aritzen (Desgrabazio fiskal*), zerga babesleku edo zerga paradisu, zerga helbide (helbide fiskal*), zerga ikuskatzaile (ikuskatzaile fiskal*), zerga ikuskatze, zerga iruzur, zerga saiheste (ihes fiskal*), zerga salbuespen (zerga exenzio*), zerga erreforma, zerga sistema, zerga urte (urte fiskala*), zergaldi, zerga-pizgarri (zergak arinduz emaniko pizgarria).