Desegokia da teknizismo ulergaitzak idaztea. Kazetariak saiatu behar du kontzeptuak hitz ezagun zehatzekin azaltzen, ahalik eta irakurle gehienek uler ditzaten, egunkariak ez baitira adituentzat bakarrik. Eta oso termino teknikoak edo espezializatuak erabili behar izanez gero, beti azaldu behar da zer esan nahi duten.
Hizkera espezializatuak ez dira kazetaritzarako
July 9th, 2009 | Posted by in Idazterakoan | Ohiko akatsak - (0 Comments)Arrunkeriak, inoren esanetan bakarrik
July 8th, 2009 | Posted by in Idazterakoan | Ohiko akatsak - (0 Comments)Hitz gordinek eta arrunkeriek ez dute lekurik kazetaritzan. Inoren esanetan bakarrik agertuko dira, eta, betiere, interes informatiboa baldin badute.
Gaizki: Kristoren balantza egin zion harriak 55. jasoaldian.
Ondo: Sekulako balantza egin zion harriak 55. jasoaldian.
Siglak oso lagungarriak zaizkio kazetariari, baina ezin dira izan irakurlearentzako traba. Titulu elementuetan, oso kontuz erabili behar dira: ezagunak bakarrik, eta neurrian beti. Hala jokatu ezean, titulua ezin ulertuzkoa izango da, eta irakurleak ez du jakingo albistea zein den ere.
Kazetaritzako hizkeran klixe batzuk sortu dira azkenaldian, eta irakurlea gogatzeraino zabaldu. Esapide maiztuak dira, neurriz gain erabiltzearen poderioz indar guztiaz gabetuak, eta baliabide pobrezia erakusten dute.
- Halako izango da protagonista.
- Erakusketak bihar irekiko ditu bere ateak.
- Athleticen jarraitzaileek hitzordu bat dute gaur San Mamesen.
- Etxeko txikienentzat jolasak izango dira.
- Aurpegi ezagun asko bildu ziren ekitaldira.
- Txillidaren erakusketa antologiko bat izango da ikusgai Berlinen.
- Azpimarratu behar da…
- Gogorarazi beharra dago…
- Nabarmentzekoa da…
