Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Juan Varelak hitzaldia eman zuen Martin Ugalde Kultur Parkean joan den apirilaren 26an, Berriak eta Innobasquek antolatutako Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen hitzaldi zikloaren harira.

Juan VarelaVarela, Periodistas 21 atariaren arduraduna da, eta hainbat mediotan lan egin du aholkulari moduan. Hedabideak baino dezente aurreratuago doa bere ikusmoldea, eta horren zati bat azaldu zuen Medios contextuales. De contenidos a relaciones izeneko hitzaldian.

Nabarmentzekoa, gero Urtzi Urkizuk Berrian egin zion elkarrizketan hautatu zuen titularra. Horixe da Varelak hitzaldian botatako ideia nagusienetakoa. Hemen dihoa Varelaren aurkezpena, bertan egon ezin izan zenutenentzat. Interesgarria.

Bihar izango da hitzaldietako bigarrena. Pablo Mancinik emango du, 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Maria Gonzalez Gorosarri

Urtzi Urkizu/Donostia

Berlingo Humboldt unibertsitatean hiru hileko bi egonaldi egiteko Eusko Jaurlaritzaren beka jaso zuen Maria Gonzalezek (Durango, Bizkaia, 1978). Euskaraz eta ingelesez irakurri berri du tesia Leioako EHUko campusean bost epaimahaikideren aurrean: Denis McQuail, Iñaki Zabaleta, Jose Ignacio Armentia, Elin Haf Gruffydd Jones eta Eva Pujadas i Capdevilla. McQuail ikerlari beteranoak bere bizitzan ipinitako hirugarren cum laude izan da. ETB1, Euskadi Irratia eta Euskaldunon Egunkaria/BERRIA aztertu ditu Gonzalezek.

Zer egiten saiatu zara euskarazko albisteen kalitateari buruzko tesian?
Euskarazko komunikazioa abiatzen da ondoko bi estatu erraldoi horietan sortutako estereotipoetatik. Adibidez, Luis Alberto Aranberri Amatiño-k aitortu izan du ETB sortu zenean haiek ez zutela euren burua gai ikusten egunero albistegi bat aurrera eramateko. Kanpoko estereotipoak barneratu izan ditugu. XXI. mendean dagoen oinarri ustela da euskarazko albisteak kalitate txarragokoak direla. Uste ustel horri aurre egin diot. Eta albisteen kalitatea aztertzeko Alemaniako metodologia bati heldu diot.

Tesiaren ondorioen artean aipatzen duzu irizpideen gainbeherak kazetaritza lasterra ekarri duela. Nola izan dira aldaketa horiek?
ETB1en eta Euskaldunon Egunkaria-ren sorrera dokumentuek hainbat printzipio jasotzen zituzten, tartean Euskal Herriari eta euskal gizarteari erreferentzia eginaz. ETBn 80ko hamarkadan eta Egunkaria-n 90eko hamarkadan helburu horiei hobeto egokitzen ziren. Tokiko albisteak eta Euskal Herrikoak argitaratzen zituen ETB1ek. Orain, berriz, tokikoak apenas dauden, eta Euskal Herrikoak administratiboak dira. Gero eta gehiago nazioartekoak dira. Nazioarteko albisteetan homogeneizazioa dago, eta kanpoko informazioa norabide bakarrekoa da: AEBetakoa. Horrek gure euskalduntasunean eragina du. Egunkaria-ren azaleko albisteak Euskal Herriko zazpi lurraldeetakoak ziren gehiago, orain BERRIAn azalean agertzen direnak baino. Zuberoa eta Nafarroa Beherea, esaterako, gutxiago agertzen dira azken aldian.

Euskarazko komunikazio esparruaz zer hausnarketa egiten duzu?
ETB1ek, Euskadi Irratiak eta Euskaldunon Egunkaria-k/BERRIAk gaien aldetik euren artean antzekotasun handia dute. ETB1ek titularretan hartzen dituen berriek antzekotasun handiagoa dute Euskadi Irratiarekin eta BERRIArekin, Tele5rekin baino. Horrek frogatzen du euskarazko komunikazio esparrua existitzen dela. Albisteen tratamenduan, ordea, ikuspegi horia eta arina nagusitzen ari da.

Berri hornitzaileekiko mendekotasunak kazetaritza jarduera baldintzatzen duela diozu tesian.
Azterketan ikusi dugu hedabideek albisteen lanketari gero eta garrantzi gutxiago ematen diotela. Nazioarteko agentziek eta komunikazio taldeek zabaldutako informazioarekin ematen dira albiste asko eta asko.

Internetek eta komunikazio sozialak hedabideen jokaera alda al dezakete egoera hori luze gabe?
Paradoxa handi baten aurrean gaude. Komunikabideek iturrietara jotzeko inoiz baino aukera handiagoa dute. Eta, hala ere, albisteak torlojuak egiteko joera zabaldu da. Garapen teknologikoaren ondorioz, herritarrek iturrietara zuzenean jotzeko aukera dutenean hedabideek iturrien datuak ezkutatzeari ekin diote. Justu kontrako bidea hartu dute.

Tesiaren azken ondoriori helduta, euskarazko komunikabideen kalitatea erdarazkoen parekoa al da?
Hobeak dira euskarazkoak, eta hori frogatu nahi nuen. Horretarako, hedabide bakoitza bere herrialdean erdaraz gehien zabaltzen den komunikabidearekin konparatu nuen. BERRIA Diario de Navarra-rekin Nafarroan, eta El Correo-rekin Bizkaian. ETB1 katea Tele5 eta ETB2rekin. Eta Euskadi Irratia euskarazko tokiko irrati batzuekin, Radio Euskadi eta SER irratiekin. Soilik bi hedabidek partekatu duten informazioak konparatu ditut, jakiteko ondoena zeinek eman duen. Euskarazko komunikabideek erdarazkoek baino emaitza hobeak lortu dituzte. Ikuspegi kopuruan, titulargintzan eta gehigarri informatiboetan euskarazkoek emaitza hobeak dituzte. Jarduera hobea garatu dute. Erdarazko kazetaritzaren gainbehera nazioarteko kazetaritzaren gainbeherarekin lotzen da. Eta euskarazkoaren kalitatearen gainbeheran euskaraz informatzeari egosten diote, baina ez da egia. Beste faktore batzuk daude tartean, edozein hizkuntzatako kazetaritza jarduera baldintzatzen duten jarduerak. Oinarri gabeko uste ustelak dira euskaraz ezin dela ondo informatu.

IEB11: Sareak josten

May 20th, 2011 | Posted by Zentik in Kazetaritza Berria - (0 Comments)

Informatikari Euskaldunen Bilkurako arratsaldeko saioan, lehen aldiz, Sareak josten izeneko ekitaldia izan zen. Parte hartzaileak taldetan banatu ginen: saregileak, wikilariak, lan harremanak, hezkuntza…
Ni, saregileak izeneko taldean izan nintzen. Bertan, gehienak, kazetariak edo komunikazioan gabiltzanak izan ginen, bi informatiko eta filologo bat. Guztiz adostu ez genuen arren, hauteskunde kanpaina bat diseinatzen aritu ginen. Jende interesgarria ezagutu nuen.

IEB, sareak josten

Bi urtera, zeren gainekoa ote da Informatikari Euskaldunen Bilkura? Zain geratuko gara…

IEB11 Komunikazioak 3

May 19th, 2011 | Posted by Zentik in Kazetaritza Berria - (0 Comments)

Community Manager, betiko komunikazioa eredu berriekin (Amaia Markuleta, Contimarku 2.0)

Lankidetza-sareak gure eskuetan! (Mikel Ihidoi, TrebeA Software)

IEB11 Komunikazioak 2

May 18th, 2011 | Posted by Zentik in Kazetaritza Berria - (0 Comments)

Sare sozialetan dugun eragina neurtzen (Eli Garcia, Mondragon Unibertsitatea)

Umap.eu (Josu Azpillaga, Codesyntax)

IEB11 Komunikazioak 1

May 17th, 2011 | Posted by Zentik in Kazetaritza Berria - (1 Comments)

Informatikari Euskaldunen Bilkuran, goizeko hitzaldi saioen ondoren, komunikazioen txanda izan zen.
Aldi berean, hiru saio paralelo egon ziren (S1, S2 eta S3 geletan). Ni S1ean egon nintzen. Hona hemen lehenengo bi aurkezpenak. Bideoak igo ditut, eta aurkezpenak eskuratu ez ditudanez, euren azalpenaren PDFak igo ditut (datozen egunetan beste lau hitzaldi argitaratuko ditut).

Online sare sozialen eragina euskal identitatearen ulerkera, azterketa eta garapenean (Koldo Bizkarguenaga, Euskal Herriko Unibertsitatea)

Barack Obamaren, edo beste norbaiten, tweet-etatik mamia ateraz (Igor Ruiz, Deustuko Unibertsitatea)

Berriro, barkatu kalitateagatik. Eider Fernandezen bigarren bideotik aurrera, hobexeagoa lortu genuen. Espero dut, hurrengo saioetakoak ere hobexeagoak izango direla.

Lineako ospea (Iñaki Lakarra, Mondragon Unibertsitatea)

 

Gizarte sareen eragina bilatzaileetan (Eider Fernandez, Overalia)

Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkuran izan naiz gaur (IEB11). Egun berezia. Interesgarriak eta erabilgarriak izan dira hitzaldi gehienak eta hona igotzea erabaki dut. Egun hauetan, pixkanaka eta ordenean, hitzaldiak jartzen joango naiz. Zuentzat ere erabilgarriak izango direlakoan (barkatuko diguzue kalitateagatik, baina ezin izan dugu besterik egin).

Hasteko, lehenengo hitzaldi saioa jarriko dizuet hemen: Gizarte sareen arlo soziala.

Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat (Gorka Julio, Elurnet)

 

Euskal blogosfera eta gizarte sareak (Joxe Rojas, Topagunea)

 

 

 

 

 

 

 

Bigarren hitzaldi saioa eta komunikazioak, hurrengo egunetan igoko ditut, pixkanaka.

Android erabiltzen dugun kazetariontzako baliagarriak izan daitezke bost aplikazio hauek (Android Market-ean topa ditzakezue):

1. Zuzenean bideoak emateko: Qik.

2. Blogging: WordPress. Ekarpenak idatzi, eta argazkiak eta bideoak igo.

3. Photoshop Express. Argazkiak editatu eta elkarbanatu.

4. Audio grabagailua: VoiceTask.

5. Evernote. Oharrak idazteko, eta argazkiak eta audioa gordetzeko.

6. Seesmic. Twitter erabiltzeko aplikazioa.

1. Informazioa bildu (Google)

October 5th, 2010 | Posted by Zentik in Kazetaritza Berria - (0 Comments)

Google bilatzaileak kapitulu berezia behar duela uste dut. Ez diogu duen zuku guztia ateratzen, eta askotan galdu egiten gara bilaketetan. Hona hemen, Googlen bilaketak errazago egiteko hainbat gomendio.

  • Hitz konposatuak edo esaldi konkretu bat bilatu nahi baduzu kakotxak (“) erabili. Horrela Googlek kakotxen artean dagoena bilatuko du osorik, adibidez: “euskarazko softwarea”.
  • Galdera erantzun bezala idatzi. Bilatzen ari zarena erantzuna da ez galdera bera, horregatik erantzuna bilatu behar da. Adibidez, Everesten altuera jakin nahi badugu, ez dugu “Zein da Everesten altuera?” idatziko baizik eta Everesten altuera * metrokoa da (* ikurrak tarte horretan edozer egon daitekeela adierazten du).
  • Hitz baten definizioa bilatzen ari bagara interesgarria izan daiteke define parametroa erabiltzea. Honen bitartez Googlek definizioak bakarrik bueltatuko dizkigu. Euskaraz gutxi dauden arren, emaitzen azpian hizkuntza aukeratzeko aukera ematen zaigu. Adibide bat: define:euskara.
  • Webgune bati beste webguneek egiten dizkioten loturak ezagutu nahi baditugu link parametroa erabili beharko genuke. Era honetan ikastola.net lotzen duten beste webguneak zeintzuk diren jakiteko link:http://www.ikastola.net jarri beharko genuke.
  • Webgunearen helbidean hitz bat aurkitzera behartu dezakegu Google. inurl parametroa erabiliz, webgune baten helbidean hitz hori duten emaitzak bakarrik bilatuko ditu. Adibidez “hezkuntza” hitza helbidean duten webguneak aurkitu nahi baditugu inurl:hezkuntza jarri beharko genuke.
  • Bilatzen ari garen helbidearen izenburuan hitz konkretu bat egotea nahiko bagenu, intitle parametroa erabili beharko genuke. Berriro ere “hezkuntza” hitza izenburuan duten webguneak aurkitu nahiko bagenitu, intitle:hezkuntza erabili beharko genuke.
  • Webgune konkretu batean bilaketak egin nahiko bagenitu site parametroa erabili beharko genuke. berria.info webgunean “ikastola” hitza bilatu nahiko bagenu adibidez site:http://www.berria.info ikastola.
  • Fitxategi mota konkretu bat bilatzen ari bagara filetype parametroa erabiliko dugu. Demagun “euskara” hitza duten PDF fitxategiak bilatu nahi ditugula. Horrela idatziko genuke:filetype:pdf euskara.

Aukera horiez gain eragile logikoak (AND(eta) eta OR(edo)) ere erabil ditzakegu bilaketak egiterakoan.

Hala ere, informazio konkretu bat bilatzen ari garenean, baina datu txiki batzuk besterik ez ditugunean, aukera ona da Google-ren Bilaketa Aurreratua.

Googleren bilaketa aurreratuak hainbat bilaketa modu eskaintzen dizkigu. Hala, datu gutxi batzuk besterik ez ditugunean, errazago bilatuko dugu behar dugun hori. Hona eskaintzen dituen aukerak:

  • Hitz hauek guztiak barne direla.
  • Esaldi zehatz hau barne dela.
  • Hitz hauetako edozein barne dela.
  • Hitz hauek gabe.
  • Erakutsi hizkuntza honetako orriak.
  • Bilatu hemen kokaturiko orrietan.
  • Erakutsi formatu honetako orriak.
  • Itzuli lehenengo aldiz ikusitako webguneak.
  • Aukeratu bilaketa-hitzen kokapena.
  • Erakutsi webgune honetako emaitzak.
  • Jasotako emaitzak izan daitezela.
  • Bilatu orri honen antzeko orriak.
  • Bilatu orri honetara estekatutako orriak.

Zenbat emaitza ikusi nahi ditugun ere aukera dezakegu.

Beraz, Googlek hainbat bilaketa aukera eskaintzen dizkigu, gure lana errazte aldera.