Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Gidoi

October 1st, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

1. Ikuskizunen, irratsaioen eta besteren haria.

2. Hobe: Marratxo. Hitz elkartuak lotzeko marka.

3. Hobe: Marra. Tartekiak egiteko puntuazio marka.

Gida

September 30th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

1. Gidaria.

2. Gidaritza. Nork hartuko du lan hauen gida?

3. Gidaliburua.

Gibel-ore

September 29th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (1 Comments)

Foie-grasa, patea.

GIBdun

September 28th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Giza immuno-eskasiaren birusa duena.

Gezurtatu

September 27th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Baiezko esaldietan, ez erabili ‘-enik’ perpaus osagarrian.

Imazek gezurtatu egin du EAJren norabidea aldatuko denik*. Imazek gezurtatu egin du EAJren norabidea aldatuko dela.

Gerundio

June 28th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gerundioak honako hauek adierazten ditu: aldi berean gertatutakoak (‘erronka jo zion, aurrez aurre so eginez’) eta instrumentaltasuna edo modua (‘pilota gogor joz erantzun zion’). Beraz, besteetarako erabiltzea ez da egokia.

Beste helegite bat aurkeztuko duela jakinarazi zuen atzo, arrazoia emango diotela gaineratuz*.
Beste helegite bat aurkeztuko duela jakinarazi zuen atzo, eta arrazoia emango diotela gaineratu.

Gerturatu

June 27th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gerturatzen dena ez da iristen helmugaraino.

Gauero haren etxera gerturatzen ginen, eta askotan elkarrekin afaltzen genuen*.
Gauero haren etxera joaten ginen, eta askotan elkarrekin afaltzen genuen.

Gertakariak jazo*

June 26th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Kontuz kazetaritzako klixeekin. Gogaikarriak dira, ezin artifizialagoak eta guztiz alferrikakoak. Gainera, joskera bihurritzea ekartzen dute askotan.

Iruñeko Alde Zaharrean jazo ziren gertakariak, auto batek bi emakume harrapatu zituenean*.
Iruñeko Alde Zaharrean, auto batek bi emakume harrapatu zituen.
Iruñeko Alde zaharrean izan zen istripua: auto batek bi emakume harrapatu zituen.

Gerrilla, gerrillari

June 25th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

EZ: Gerrila*, gerrilari*.

Gerriko

June 24th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Autoetakoa, ‘(segurtasun) uhal’.