Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Balio

September 19th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Filosofiari eta moralari dagozkienak ere ‘balio’ dira, ez ‘balore’.
Balio moral bat da elkartasuna.

Baldintza

September 18th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gehiegi erabiltzen da.
Indarkeria gaitzestea eta legea errespetatzea ezinbesteko baldintzak dira elkarlanean aritzeko*[e.] Indarkeria gaitzestea eta legea errespetatzea ezinbestekoa da elkarlanean aritzeko.

baldintzak eman*
Gaur egun, ez dira baldintzak ematen arazoa konpontzeko*[e.] Gaur egun, egoera ez da egokia arazoa konpontzeko.

Baja

September 17th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

baja* e. gaixo agiri, gaixoaldi.
Medikuak ez dio baja eman nahi*[e.] Medikuak ez dio gaixo agiria eman nahi.
Hegoaldeko 160.000 autonomoek baja ordaindua izango dute*[e.] Hegoaldeko 160.000 autonomoei ordaindu egingo diete gaixoaldian.

baja izan* Kiroletako klixe gogaikarria da.
Tiko baja izango da hurrengo partidan*[e.] Tikok ezingo du jokatu hurrengo partidan.
Bost jokalari baja izango dira datorren denboraldian*[e.] Bost jokalarik ez dute segituko datorren denboraldian.

Baitan

September 16th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

1: Osagarria pertsona izan ohi da.
Hori pentsatu nuen nire baitan.
Jardunaldien baitan*[e.] Jardunaldietan, Jardunaldien barnean, Jardunaldien barruan.

2: Zerbaiten edo norbaiten mende.
Haren erabakiaren baitan dago gure etorkizuna.

Baino

September 15th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

‘Baino’ erabiltzen den konparazioetan, nahitaezkoa da ‘-ago’ duen elementu bat izatea; beraz, ‘baino… -ago’ da horrelakoetan erabili beharreko egitura. Beste esaldi mota batzuetan, ez dago egiazko konparaziorik: zerbait baieztatu egiten da, eta beste zerbait ukatu. Horrelakoetan ‘ez baizik’ edo gisako egituraren bat erabili ohi da.
Planari berari baino, jasotzen dituen oinarriei eutsi behar diegu*[e.]
Planari berari baino gehiago, jasotzen dituen oinarriei eutsi behar diegu.

Aurrera baino atzera egin dute*[e.]
Aurrera ez baizik atzera egin dute.
Aurrera ez, atzera egin dute. Atzera egin dute, ez aurrera.

Baimendu

September 14th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Baimena eman. Ez erabili ‘aukera eman’ edo ‘modua egin’ adierazteko.

Ordenagailu berriak erosi ditugu, eta horrek baimentzen digu bizkorrago lan egitea*[e.]

Ordenagailu berriak erosi ditugu, eta horrek aukera ematen digu bizkorrago lan egiteko. Ordenagailu berriak erosi ditugu, eta, horri esker, bizkorrago lan egin dezakegu.

Baieztatu

September 13th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Zerbait egiazkoa dela adierazi. Batzuetan, egokiagoa da ‘egiaztatu’ erabiltzea.
Horrela zela baieztatu zuen kazetariak, baina egiaztatu gabe, eta orain jakin dugu gezurra zela.

Automatikoki

September 12th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Batzuetan egokiagoa da, ‘zuzenean’ edo ‘berez’.

Otxandorena eta Pascual automatikoki sartuko dira finalean. Hobea: Otxandorena eta Pascual zuzenean sartuko dira finalean.

Ideiak ez dira automatikoki sortzen: ahalegin itzela eskatzen dute. Hobea: Ideiak ez dira berez sortzen: ahalegin itzela eskatzen dute.

Azpidatzi

September 11th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Eta EZ azpititulu. Ikus-entzunekoetan, ahotsaren bertsio idatzia, pantailaren beheko aldean agertu ohi dena.

Azalera

September 10th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Lurraldeena adierazteko, ‘eremu’ erabiltzen da.

Azalera: 209,9 kilometro koadro. Hobea: Eremua: 209,9 kilomtro koadro.

Azalera handi. EZ erabili ‘merkataritza gune’ edo ‘saltoki handi’ adierazteko.