Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Gerra zibil

June 23rd, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Espainiakoari ’36ko gerra’ edo ‘Espainiako gerra’ esaten zaio.

Genero

June 22nd, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Genero 1: Hona hemen zinema genero batzuen izenak: biopic, drama, komedia, peplum, polizia film, road movie, spaghetti western, thriller, western, zientzia fikzio.

Genero 2: Kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten rola.
Genero indarkeria emakumeen kontrakoa izan ohi da, eta haurren kontrakoa ere bai.

Sexu: biologikoa.

Generalitat

June 21st, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Deklinatzeko orduan ‘e’ epentetikoa erabiltzen da: Generalitatea, Generalitateak, Generalitatearekin.

General*

June 20th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Egokia: Jeneral.

Gehiengo

June 19th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Gehiengo motak: gehiengo erlatiboa edo soila, gehiengo absolutua edo osoa, eta gehiengo berezia. Nolanahi ere, oro har, neurriz erabiltzekoa da.

Herritarren gehiengoak bozkatu du*. Herritar gehienek bozkatu dute.

Gehien

June 18th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Aditza singularrean erabili.

Sozialistek bildu dituzte boto gehien*. Sozialistek bildu dute boto gehien.

Gehiegi

June 17th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Ez erabili ‘asko’ adierazteko.

Jendea ez da gehiegi kezkatzen klima aldaketagatik*.
Jendea ez da askorik kezkatzen klima aldaketagatik.

Ez dugu gehiegi begiratu, baina itxura ona du*.
Ez dugu askorik begiratu, baina itxura ona du.

Gehiago

June 16th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Dagokion izena zenbakaitza denean, hobe ‘handiago’, ‘biziago’, ‘larriago’…

Garrantzi gehiago eman diogu*. Garrantzi handiagoa eman diogu.

Gehi

June 15th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Ez erabili ‘eta’ juntagailuaren ordez.

Jatorriko testua gehi oposizioaren zuzenketak aztertuko dituzte bihar*.
Jatorrizko testua eta oposizioaren zuzenketak aztertuko dituzte bihar.

Mikel Ezkerro, Guillermo Canut gehi Idoia Garai-Ormaetxea mintzatu zaizkigu*. Mikel Ezkerro, Guillermo Canut eta Idoia Garai-Ormaietxea mintzatu zaizkigu.

Gaztelera*

June 14th, 2010 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Hobe: gaztelania.