Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Auto

September 9th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)
  1. Autoa: ibilgailua (ez kotxe).
  2. Autoa: Ebazpen judizial mota. Sumarioa ixteko autoa, prozesatzeko autoa, ahozko epaiketa hasteko autoa, behin-behineko neurrien autoa, espetxeratzeko autoa…

Aurrekari

September 8th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Zuzenbidean bakarrik erabiltzeakoa. Gainerakoan, saiatu beste esapide batzuk erabiltzen.

Aurrekaririk gabeko gosete handiena da. Hobea: Inoizko goseterik handiena da.

Aurrekaririk gabeko zigorra jarri dio. Hobea: Inoiz ez bezalako zigorra jarri dio.

Aurreikusi

September 7th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Hobea: aurrez ikusi, espero izan. Gehiegi erabiltzen da.

Jende asko biltzea aurreikusi dute. Hobea: Jende asko biltzea espero dute.

Bilera etziko dago aurreikusita. Hobea: Bilera etzi egitekotan dira.

Aurre

September 6th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Ez erabili ‘-en inguruan’ adierazteko.

Bahiketen aurrean gobernuak izan duen jokaera ere erakutsiko dute dokumentalean. Hobea: Bahiketen inguruan gobernuak izan duen jokaera ere erakutsiko dute dokumentalean.

Aurkitu

September 5th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Ez erabili ‘egon’ adierazteko.

Gaixorik aurkitzen da. Hobea: Gaixorik dago.

Aurka

September 4th, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)
  1. Kirolei buruz mintzatuz, gehiegi erabiltzen da, beste esapide batzuk baztertzeraino. Iazko txapeldunak gorriak ikusi zituen Goizuetakoaren aurka irabazteko. Hobea: Iazko txapeldunak gorriak ikusi zituen Goiztuetakoari irabazteko.
  2. Istripuen kontakizunetan eta gisakoetan, gehiegi erabiltzen da. Arbolaren aurka jo du autoak. Hobea: Arbola jo du autoak.

Audientzia

September 3rd, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)
  1. Audientzia. Hobea: auzitegi.
  2. Audientzia. Hobea: entzuleak, ikusleak.

Audientzia handitu egin dute aurten. Hobea: Entzule/ikusle gehiago izan dituzte aurten.

Atzorako

September 2nd, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Hobea: Atzoko.

Berdin: betiko, aurtengo eta horrelakoekin. EZ: BetiRAko, ez aurtengoRAko. -RA gabe.

Lan hori atzorako bukatu behar genuen. Hobea: Lan hori atzoko bukatu behar genuen.

Atzokoan

September 1st, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

Kazetaritzako klixe gogaikarria da ‘atzokoan’,. ‘aurtengoan’ erabiltzea. Aski da ‘atzo’, ‘aurten’.

Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile askotako jendea batu zen atzokoan Bilbon. Hobea: Alderdi politiko, sindikatu eta eragile askotako jendea batu zen atzo Bilbon.

Atzealde

August 31st, 2009 | Posted by Zentik in Hiztegia | Ohiko akatsak - (0 Comments)

eta EZ: Atzekalde.

Berdin: goialde, behealde, aurrealde, ezkerralde, eskuinalde… K-rik gabe.