Gaurkoan*

Ekaina 9, 2010
Tags:

Kazetaritzako klixe gogaikarria da ‘gaurkoan’ erabiltzea. Aski da ‘gaur’. Marco Ferrerik film interesgarriak egin zituen, eta gaurkoan horietako bi ikusteko aukera izanen dugu*/ Marco Ferrerik film interesgarriak egin zituen, eta gaur horietako bi ikusteko aukera izanen dugu.

0

Gas negar-eragile*

Ekaina 8, 2010
Tags:

Egokia: negar gas.

0

Garrantzitsu

Ekaina 7, 2010
Tags:

Ez erabili ‘larri’ adierazteko. Istripu garrantzitsua izan da Erletxen* / Istripu larria izan da Erletxen.

0

Garrantzi

Ekaina 6, 2010
Tags:

Garrantzia* Garrantzia handia* / Garrantzi handia.

0

Garapen iraunkor

Ekaina 5, 2010
Tags:

Garapen eramangarri* // Garapen jasangarri*

1

Garaipena lortu

Ekaina 4, 2010

Hobe: irabazi. Atletico Madrilen aurka lortutako garaipenak lasaitasuna ekarri dio taldeari*. Atletico Madrili irabazi izanak lasaitasuna ekarri dio taldeari.

1

Ganbara

Ekaina 3, 2010
Tags: ,

Ganbara: teilatupeko solairua. Ganbera 1. Erakunde izena: Behe Ganbera, Goi Ganbera, Kontu Ganbera, Laborantza Ganbera, Lorden Ganbera, Merkataritza Ganbera. Ganbera 2. Gela: ganbera musika.

1

Galarazi

Ekaina 2, 2010
Tags:

Galarazi 1 (galerazi*). Eragotzi. Galarazi 2. Galtzera behartu.

0

Gaitzespena jaso*

Ekaina 1, 2010
Tags:

Egokia: gaitzetsi. Zarauzko atentatu saioek erakunde eta alderdien gaitzespena jaso dute*. Erakundeek eta alderdiek gaitzetsi egin dituzte Zarauzko atentatu saioak.

0

Gainontzeko

Maiatza 31, 2010

Hobe: gainerako.

1